Nafarroara ibilbidea antolatu du Inda Mendik

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 5a

Egun osoko ibilbidea prestatu Inda Mendi elkarteak datorren iganderako.   Uda osteko lehenbiziko irteera Nafarroa aldera  egingo dute. Etxauriko portutik abiatuko dira , Etxauri eta Mortxe mendiak egin eta Egilorren amaituko dute txangoa. Ohi bezala, 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak autobus geltokian. Interesa dutenek goiko estankoan  eman beharko dute izena (943860357) ostirala bitartean. Helduek hamabi euro ordaindu beharko dituzte eta haurreki, berriz, sei euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide