Uztailan Orioko Udalak futbol zelai azpiko garaje itxiak errentan hartzeko deialdia egin zuen. Dagoeneko deialdian parte hartzeko epea itxita badago ere, oraindik geratzen dira garajeak libre eta horiek errentan hartzeko aukera zabaldu nahi du Udalak.
16,50 metro koadro
Orioko Udalak errentan jarri dituen garaje guztiak itxiak dira eta16.50 metro koadroko azalera dute. Udaletik jakinarazi dutenez, alokairuaren prezioa hilean 70 eurokoa da, BEZ barne. Horretaz gain, prezio horri komunitate gastuak gehitu behar zaizkio.
Errenta kontratuaren iraupena urte betekoa izango da eta epea amaitzen denean kontratua luzatzeko aukera izango da.
Bete beharreko baldintzak
Futbol zelai azpiko garajeak errentan hartu nahi dituzten herritarrek Orioko Udaleko bulego teknikora jo behar dute. Ezinbestekoa da bi baldintza betetzea, alde batetik oriotarra izatea edo Orion lan egitea eta bestetik Udalarekin zorrik ez izatea.