Arroa Beheko etxebizitza babestuak irailaren 13an zozkatuko dituzte

Zestoako Hitza 2012ko irailaren 4a

Arroa Behean sustapen publikoko hogeita hamabost etxebizitza babestu eraikiko dituzte, eta horietatik bost etxebizitza eskuratzeko zozketa publikoko behin betiko data zehaztu du dagoeneko Eusko Jaurlaritzak; irailaren 13an egingo dute zozketa, Zestoako...

Arroa Behean sustapen publikoko hogeita hamabost etxebizitza babestu eraikiko dituzte, eta horietatik bost etxebizitza eskuratzeko zozketa publikoko behin betiko data zehaztu du dagoeneko Eusko Jaurlaritzak; irailaren 13an egingo dute zozketa, Zestoako udaletxeko pleno aretoan, 12:00etan.

Ruben Alberdi Zestoako Udaleko hirigintza zinegotziak adierazi du dagoeneko hogeita hamar etxebizitzek jabea dutela; hori hala izanik, gainontzeko bost etxebizitza esleitzeko egingo dute zozketa. Udalak ez du zehaztu zenbatek eman duten izena Zestoako auzoan egitekoak diren etxebizitzak erosteko, baina, izena ematen duten kopuruaren arabera baldintzak aldatu egingo dituztela aurreratu dute. Izan ere, hasiera batean herrian erroldatuta daudenek soilik izango dute horretarako aukera; eskaintza betetzen ez bada, ordea, gainontzeko herritarrek ere eskuratu ahal izango dituzte.

Rezola inguruan egingo dituzte etxebizitzak, eta horiek hainbat ezaugarri izango dituzte, eta horiekin batera garajeak eta trastelekuak egingo dituzte. Halaber, etxebizitza horiek hainbat motatakoak izango dira; bi etxebizitza elbarrituei egokitutakoak izango dira. Hamazazpi etxebizitza, berriz, izena duela lau urte baino gehiago izena duela lau urte baino gehiago eman zutenentzat izango da; beste 11 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko lagunek osatutakoek eskuratu ahal izango dute, eta seme-alaben adina ez da kontuan hartuko. Azkenik, beste bost etxebizitza gainontzeko eskatzaileentzat izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide