Igandean ospatuko da Zarautzen Euskal Jaia, eta txapelketa berezia prestatu dute Putzuzulon: Munduko I. Triki Air Txapelketa. Air Guitar txapelketaren “euskal bertsioa” da, eta trikitirik erabili gabe trikitia jotzean datza: “Bikote, hirukote edota taldea osatu eta minutu batean trikiti pieza interpretatu”.
