[caption id="attachment_49166" align="aligncenter" width="350" caption="Iñaki Osa Goikoetxea (Argazkia: Jai Alive)"]

[/caption]
Zesta-puntako buruz buruko finalak kutsu zumaiarra izan du aurtengoan ere. Pasa den ostiralean jokatu zen txapelketako hitzordu nagusia Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan eta Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrak aritu ziren elkarren aurka.
Final estua izan zela nabarmendu zuten bi zesta punta jokalariek norgehiagokaren amaieran, baina 30-28 puntuko markailuarekin Goikoetxearentzat izan zen hamargarren aldiz buruz buruko txapela.
Partida «parekatua»
2012ko txapeldunak
baleike.com-i azaldu zionez, oso partida «parekatua» izan zen. «Gogorra izan da, baina espero nuen. Imanol partidan erabat sartuta zegoen eta nik nireari eutsi diot, nahiago izan dut markagailuari ez begiratu, eta nire jokoarekin aurrera jarraitu. Hamargarren txapela lortu izana pozgarria da, ibilbide ona osatzen ari naizen seinalea baita. Oso pozik nago» adierazi zuen txapeldunak.
Lopez indartsu aritu zen partidako lehen tantoetan eta 26-27 emaitzarekin ere aurreratu zitzaion zumaiar gaztea markailuan Goikoetxeari. Hala ere, txapeldunak partidari buelta ematen jakin zuen eta 30-28 emaitzarekin amaitu zen lehia.
Imanol Lopezek partidaren amaieran baleike.com-i azaldu zionez, hasieratik saiatu zen «
Goiko-ri eusten, markagailuan alderik lortu ez zezan. Lortu dut. Partida oso gogorra izan da, agian jokoa ez da erakargarriegia izan, baina emozioa egon da azkeneraino. Nik partida ona egin dut. Ez dakit nire onena eman dudan, baina oso ondo jokatu dut. Iñakik lan asko egin behar izan du irabazteko. Duela bi urte 26 tanto egin nizkion, gaur 28. Ea hurrengoan...».