Getaria-Tolosa: “Estropada amaitu arte ezin da jakin zer gertatuko den”

Getariako Hitza 2012ko ira. 3a, 16:05

Atzo arraun munduko urteko estropadarik garrantzitsuenaren lehen jardunaldia jokatu zen Donostiako uretan. Aurtengoan gizonezkoen mailan ez da eskualdeko ordezkaririk izan; ostegunean jokatu zen sailkapen proban Orio 10. postuan sailkatu zen, Getaria eta Zumaia 16. eta 17. postuan hurrenez hurren eta Zarautz 21.na izan zen. Hala ere, Urola Kostak badu ordezkaririk urteko estropadarik ospetsuenean, Getaria-Tolosa eta Zumaia sailkatu baitziren Kontxako Estropadara. Osteguneko sailkapen estropadan Zumaia lehen postuan sailkatu zen eta Getaria-Tolosa, berriz, bigarrena izan zen. Dena dela, atzoko estropadan emaitzak buelta eman zuen eta galiziarrak izan ziren lehen postuan sailkatu zirenak. Amaiera arte borrokatuz Jabier Etxabe Getaria-Tolosa taldeko ordezkariak azaldu duenez, bederatzi segundoko aldea handi samarra bada ere, taldeak amaiera arte «borrokatuko» du. «Estropada amaitu arte ezin da jakin zer gertatuko den, uretan edozer pasa liteke, itsaso zakarrak, galiziarrek egun txarra izateak egoera aldatu baidezakete». Iritzi berekoa da Zumaiako Arraun Elkarteko presidente Luis Mari Goikoetxea Goiko ere. «Estropadak amaiera arte borrokatu behar dira eta Zumaiako emakumezkoen taldea ahal duen mailarik onena ematen saiatuko da igandean, bandera irabaztea oso zaila bada ere denborei dagokionean diferentzia txikitzeko». Jardunaldiko balorazioa Etxaberen iritziz atzo lan erditan okertu zitzaion Getaria-Tolosa traineruari estropada.«Estropadako lehen luzea ona egin genuen eta galiziarren aurretik iritsi ginen ziabogara. Ziabogan, ordea, pasatu [...]

Zumaiako neskak

Zumaiako arraunlariak (Argazkilaria: Gorka Zabaleta)

Atzo arraun munduko urteko estropadarik garrantzitsuenaren lehen jardunaldia jokatu zen Donostiako uretan. Aurtengoan gizonezkoen mailan ez da eskualdeko ordezkaririk izan; ostegunean jokatu zen sailkapen proban Orio 10. postuan sailkatu zen, Getaria eta Zumaia 16. eta 17. postuan hurrenez hurren eta Zarautz 21.na izan zen.

Hala ere, Urola Kostak badu ordezkaririk urteko estropadarik ospetsuenean, Getaria-Tolosa eta Zumaia sailkatu baitziren Kontxako Estropadara. Osteguneko sailkapen estropadan Zumaia lehen postuan sailkatu zen eta Getaria-Tolosa, berriz, bigarrena izan zen. Dena dela, atzoko estropadan emaitzak buelta eman zuen eta galiziarrak izan ziren lehen postuan sailkatu zirenak.

Amaiera arte borrokatuz
Jabier Etxabe Getaria-Tolosa taldeko ordezkariak azaldu duenez, bederatzi segundoko aldea handi samarra bada ere, taldeak amaiera arte «borrokatuko» du. «Estropada amaitu arte ezin da jakin zer gertatuko den, uretan edozer pasa liteke, itsaso zakarrak, galiziarrek egun txarra izateak egoera aldatu baidezakete».

Iritzi berekoa da Zumaiako Arraun Elkarteko presidente Luis Mari Goikoetxea Goiko ere. «Estropadak amaiera arte borrokatu behar dira eta Zumaiako emakumezkoen taldea ahal duen mailarik onena ematen saiatuko da igandean, bandera irabaztea oso zaila bada ere denborei dagokionean diferentzia txikitzeko».

Jardunaldiko balorazioa
Etxaberen iritziz atzo lan erditan okertu zitzaion Getaria-Tolosa traineruari estropada.«Estropadako lehen luzea ona egin genuen eta galiziarren aurretik iritsi ginen ziabogara. Ziabogan, ordea, pasatu egin ginen eta ziabogatik euren atzetik atera ginen, memento horretan hautsi zen estropada. Uste dugu lan ona egin genuela, baina hobetu genezake» azaldu du Etxabek.

Bestalde, galiziarren traineruak zumaiarrei atera zizkieten 14 segundoren aurrean Goikoetxeak uste du emaitza txarrak onartzen jakitea kirolaren partea dela. «Trainerua hasieratik deseroso aurkitu zen eta urduritasunak eta presioak arraunketan eragina izan zuen. Normalean minutuko 36 arraunkadako erritmoan aritzen gara eta atzo arraunketa bizi samarra eraman zuten neskek, 38 palakadatara iristeraino». Horregatik, datorren igandean arraunlariak orain arte denboraldian zehar egindako maila ematen saiatuko direla azaldu du Goikoetxeak.

Galiziarrak lau urtez garaile
Duela lau urte Emakumezkoen Kontxako Estropada abiatu zenetik galiziarrek irabazi dute urtero Kontxako Bandera. Aurtengoan Euskotren Ligan Zumaia Salegi jatetxea traineruaren atzetik sailkatu dira galiziarrak, baina Kontxako Estropadan oso indartsu daudela erakutsi dute. Getaria-Tolosako ordezkari Etxaberen iritziz, balorazioa egiterakoan galiziarren taldearen izaera kontutan izan behar da. «Galiziarrena selekzio bat da, Galizia osoko eta beste hainbat lurraldetako arraunlariek osatzen dute taldea, beraz hemen inguruko taldeak ez gaude euren egoera berean».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide