Orio B traineruak KAE1 Ligan jokatu ahal izateko play off-a irabazi du eta datorren denboraldian KAE1 Ligan jokatzeko aukera izango du. Jose Luis Agirrek zuzendutako Orio B ontziak 158 punturekin KAE2 Ligako bigarren postuari tinko eutsi dio denboraldian zehar eta indartsu eta gogoz jokatu dute asteburuko norgehiagoka. San Pedro B eta Hondarribia B traineruak izan ditu aurkari eta lehia irabazi ondoren KAE1 Ligan jokatzeko aukera izango du, Orioko Arraun Elkarteko traineru nagusiak play off-ean TKE Ligan jokatzeko txartela lortzen badu.