Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da ostegunean

Karkara.eus 2012ko abuztuaren 29a

'Txangoa' ikuskizuna eskainiko dute Herriko Plazan

Ostegunean, abuztuaren 30ean, izango da haurrentzako udan eskaini duten Ostegunero programako azken emanaldia.

Potxin eta Patxin pailazoen eskutik Txangoa ikuskizuna egongo da Herriko Plazan 19:30eta...

'Txangoa' ikuskizuna eskainiko dute Herriko Plazan

Ostegunean, abuztuaren 30ean, izango da haurrentzako udan eskaini duten Ostegunero programako azken emanaldia.

Potxin eta Patxin pailazoen eskutik Txangoa ikuskizuna egongo da Herriko Plazan 19:30etan. Potxin eta Patxin artistek, haurren parte hartzea eta irribarrea bultzatuz, pozik egoteko tresnen beharrik ez dagoela erakutsi eta imaginazioa erabiliz entretenituko dituzte umeak.Horretarako gorputz espresioa, musika, malabareak eta mimoak baliatuko dituzte saio alai eta bizi bat eskainiz.

Ordubete pasatxoko Txangoa ikuskizunean Potxin eta Patxinek txango bat antolatu dute eta ikusleak ere bertan parte hartu behar dute. Beraz, txangoan zehar gerta daitezkeen ezustekoetarako erne egongo dira, mendi, baso, zelaietan… zer aurkitu daitekeen erakutsiko baitute ikus-entzuleak partaide bihurtuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide