Aurreko astean, Donostiako aste nagusiaren baitan, Saguesko oholtzara igo zen Ainara Saizar trikitilari aiarra. Astenagusidance izeneko musika ekitaldian hartu zuen parte aiar gazteak.
Beranduago, ostiralean, abuztuaren 17an, Harribil dantza taldeak eskaini zuen bere emanaldia Donostiako Aste Nagusian. Konstituzio plaza jendez lepo zela eman zuten ikuskizuna oriotarrek. Hemen bideoa:
Baina, ez da hor bukatu gure herritarren hiriburuetako ibilbidea. Bilboko Aste Nagusian izango baita Ainara Saizar. Ostegunean, hilaren 23an, gauerdian, Karola gunean, Astenagusidance izango baita berriz. Oholtza garrantzitsuetan dabiltza, beraz, Aiako eta Orioko gazte hauek.