Infantilek larunbatean izango dute lehen eguna futbol taldean

Karkara.eus 2012ko abuztuaren 24a

1999 eta 2000. urteetan jaiotakoentzat da aukera

Orioko Futbol Taldekoak hasita daude dagoeneko beren entrenamenduekin. Kadete, jubenil eta nagusiak egun batzuk daramatzate Mendibeltzen lanean.

Infantilen taldeak osatzeko ahaleginetan, bihar, larunba...

1999 eta 2000. urteetan jaiotakoentzat da aukera

Orioko Futbol Taldekoak hasita daude dagoeneko beren entrenamenduekin. Kadete, jubenil eta nagusiak egun batzuk daramatzate Mendibeltzen lanean.

Infantilen taldeak osatzeko ahaleginetan, bihar, larunbata, abuztuaren 25a, goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Orioko Futbol Taldekoek. Zitara, 1999 eta 2000. urteetan jaiotako gaztetxoak daude deituta. Futbolean jokatzeko gogoa izatearekin nahikoa dute gaztetxoenek.

Azkenik, aipatu seniorren taldeko entrenatzailea ez dela Jaime Colado izango aurten, eta haren tokia Josu Solaberrietak beteko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide