Asteburu honetan, larunbatean, abuztuaren 25a, Salatxo tabernak autobusa antolatu du Santoñan jokatuko den KAE-1 ligako estropada ikustera joateko.
Oriok ligan jokatuko duen azken estropada izango da, eta bertan ligako irabazlearen garaikurra jasoko dute oriotarrek. Hori guztia dela-eta, Orioko Udalak ere animatu egin nahi dituzte herritarrak estropadara joateko eta ligaren garaipena festa-giro alaian ospatzeko.
Autobuserako txartelak salgai daude dagoenerako Salatxo tabernan, 12 eurotan, eta txartela erosteko azken eguna ostirala izango da, abuztuaren 24a. Larunbateko estropada 19:00etan da hastekoa Santoñan eta autobusa 16:30ean abiatuko da Orioko autobus geltokitik.