Gazta probaketa izango da bihar Iturraranen

Karkara.eus 2012ko abuztuaren 14a

Bisita gidatua goizeko 11:00etan hasiko da

Bihar, abuztuaren 15a, asteazkena, artisau gazten probaketa izango da Iturraranen. Bisita gidatua izango da eta gazten inguruko informazioa eskainiko dute brtan.Bisita irekia izango da eta goizeko 11:00etat...

Bisita gidatua goizeko 11:00etan hasiko da
Bihar, abuztuaren 15a, asteazkena, artisau gazten probaketa izango da Iturraranen. Bisita gidatua izango da eta gazten inguruko informazioa eskainiko dute brtan.

Bisita irekia izango da eta goizeko 11:00etatik 12:30era arte iraungo du. Prezioa 5 eurokoa izango da helduentzat eta hiru eurokoa 5 eta 12 urte bitartekoentzat.

Probaketa Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak antolatzen du. Bisitan, baserriaren gaineko informazioa emango dute lehenbizi: historia, etxearen banaketa eta antolaketa, garai bateko ofizioak, bertako produktuak… Eta horren atzetik Aiako gaztagilea den Ramon Lizeagak iruzkinduko du gazten probaketa. Lizeaga garai bateko gazta egiteko errezetak berreskuratzeko lanetan aritzen da.

Aukera ederra gazta zaleentzat amabirjinaren eguna aprobetxatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide