Orioko mutilek hirutik hiru asteburuan

Karkara.eus 2012ko abuztuaren 13a

Neskak bosgarren izan ziren Hondarribian

Asteburu borobila izan dute mutilek Orioko arraunarentzat, hiru estropadatan beste horrenbeste garaipen lortu dituzte-eta.

Lehenengo bandera KAE-2 ligan lortu zuten Orio B-ko mutilek. Getxoko Areeta auzoko ban...

Neskak bosgarren izan ziren Hondarribian

Asteburu borobila izan dute mutilek Orioko arraunarentzat, hiru estropadatan beste horrenbeste garaipen lortu dituzte-eta.

Lehenengo bandera KAE-2 ligan lortu zuten Orio B-ko mutilek. Getxoko Areeta auzoko bandera zuten jokoan, larunbatean, abuztuaren 11n, eguerdian, eta nagusitasunez, Trintxerperi 16 segundoko aldea aterata, irabazi zuten bandera. Gauzak horrela, puntu bat gerturatu dira sailkapenean eta hirura dute orain Pasaiako ontzi urdina. 

Arratsaldez jokatu zuten estropada Orio A-koek KAE-1 ligan. Ondarroan zen hitzordua eta herritarren babesa izan zuten horretarako propio antolatutako autobusa joan baitzen Oriotik. Bandera etxera ekartzea lortu zuten beste behin eta Santurtzi eta Lekittarra izan zituen atzetik. Biharamunean, gidoi bera Hondarribian: Orio garaile, 2. Santurtzi eta 3. Lekittarra.

Neskek, bestalde, ez zuten beren estropadarik onena jokatu. Hondarribian jokatu zuten Gipuzkoako ligako estropada eta 6. izan ziren, bandera irabazi zuen Zumaiarengandik baino 36 segundora. 

Datozen estropadak

Lehen ontziak Zarautzen jokatuko du hurrengo estropada. Asteazkenean, abuztuaren 15a, amabirjinaren egunez, eguerdian jokatuko da KAE-1 ligako bandera. Asteburuan jokatuko dituzte gainontzeko estropadak Orioko ontziek eta izango da horren berri Karkara.com-en.

Bestalde, Orioren emaitzak ikusita eta gaia puri-purian dagoela, inkesta bat jarri dugu zuen iritzia jakiteko. Sailkatuko al da Orio Kontxako estropadetarako? Erantzuteko, klikatu hemen.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide