Orioko Udalak hondakinen gaia lantzeko lan-talde bat, Hondakinen Mahaia, sortua du azken ikasturtean. Mahai hori Udaleko alderdi guztiek –EAJ, Bildu eta Orain– eta Orio Zero Zabor taldeak osatzen dute.
Hondakinen Mahaitik ateratako proposamena izan da galdetegi bat prestatu eta herritarren artean banatzearena. Hala, oriotarrek gai organikoak birziklatzerakoan zer ohitura dituzten jakin nahi du Orioko Udalak: bereizteko ohiturarik baduten, konposta egiteko prest egongo liratekeen –etxean bertan edo ontzi komunitario batean–, ikastarorik egingo luketen…
Galdetegia deskargatzeko hemen klikatuta nahikoa da. Behin galdetegia erantzunda, irailaren 1a baino lehen udaletxeko harreran, herriko hiru iradokizunetako buzoietako batean edo posta elektronikoz, bulegoak@oriokoudala.com helbidera bidalita, helarazi beharko da.