Zerrendan hurrengoak: santaklarak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abuztuaren 10a

Urola Kostako udako egitarau zabaleko hurrengo hitzordua dira Zarauzko santaklarak. Gaurtik igandera bitartean, ohiko leku turistikoetatik aldendu eta Azken Portu bilakatuko da herriko erdigunea. Auzoko komisioak egitarau zabala antolatu du Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak behar bezala ospatzeko. Gaur ekingo diote ospakizunei, eta ohi bezala, Santa Klara komentua bisitatuko dute auzotarrek. Bihar lehertuko da Azken Portu, ordea. Gaztetxoen Eguna ospatuko dute; tailerrak, puzgarriak, buruhandiak, jolasak, txokolatada eta  Joxe Mari Artetxeren omenezko XXII. Txirrindularitza Kriteriuma izango dira. The Amendoins, Luz de Putas eta Skasti taldeek girotuko dute gaua. Eztandak igandera arte iraungo du. Larunbat rratsaldean, herri kirol jaialdi betea izango da: Izeta aita semeak jardungo dute harria jasotzen, Fausto Mugertzak bost metroko enborra moztuko du, eta gizon proba ere ez da faltako. Azken horrek sortuko du ikusmin gehien; izan ere, Azken Portuko Komisiyuak Izetako idi pareakin neurtu beharko ditu indarrak. Igande goizaldean, Peachy Joke eta Governorsen kontzertuen ostean, aparrez beteko da txosnagunea. Olinpiar Jokoak eta Paralinpikoak gaitzat hartuta, herritarrek kirolariz mozorrotuta agertu beharko dute hitzordura. Igandean, azken egunean, ere ez da izango aspertzeko aukerarik Azken Portun. Iaz, festak iragarri aurretik, zendu zen Patxi Iruretagoiena auzokidearen omenezko marmitako lehiaketa egingo dute, baita patata tortilla eta postre lehiketa ere.  Herri bazkaria [...]

santaklarak

Asteazkenera arte festa dotorea izango da santaklaretan (Argazkilaria: Abar Aranburu)

Urola Kostako udako egitarau zabaleko hurrengo hitzordua dira Zarauzko santaklarak. Gaurtik igandera bitartean, ohiko leku turistikoetatik aldendu eta Azken Portu bilakatuko da herriko erdigunea. Auzoko komisioak egitarau zabala antolatu du Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak behar bezala ospatzeko.

Gaur ekingo diote ospakizunei, eta ohi bezala, Santa Klara komentua bisitatuko dute auzotarrek. Bihar lehertuko da Azken Portu, ordea. Gaztetxoen Eguna ospatuko dute; tailerrak, puzgarriak, buruhandiak, jolasak, txokolatada eta  Joxe Mari Artetxeren omenezko XXII. Txirrindularitza Kriteriuma izango dira. The Amendoins, Luz de Putas eta Skasti taldeek girotuko dute gaua.

Eztandak igandera arte iraungo du. Larunbat rratsaldean, herri kirol jaialdi betea izango da: Izeta aita semeak jardungo dute harria jasotzen, Fausto Mugertzak bost metroko enborra moztuko du, eta gizon proba ere ez da faltako. Azken horrek sortuko du ikusmin gehien; izan ere, Azken Portuko Komisiyuak Izetako idi pareakin neurtu beharko ditu indarrak. Igande goizaldean, Peachy Joke eta Governorsen kontzertuen ostean, aparrez beteko da txosnagunea. Olinpiar Jokoak eta Paralinpikoak gaitzat hartuta, herritarrek kirolariz mozorrotuta agertu beharko dute hitzordura.

Igandean, azken egunean, ere ez da izango aspertzeko aukerarik Azken Portun. Iaz, festak iragarri aurretik, zendu zen Patxi Iruretagoiena auzokidearen omenezko marmitako lehiaketa egingo dute, baita patata tortilla eta postre lehiketa ere.  Herri bazkaria izango da gerora, menu bereziarekin. Helduek 12 euro ordaindu beharko dute eta haurrek sei euro.  Festak giro onean amaitzeko, bertso saioa eskainiko dute  Julio Soto, Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Hodei Iruretagoienak.

Egitaraua

Abuztuak 10. Gazteen Eguna
-10:00-14:00. Tailerrak eta puzgarriak haurrentzat, plaza gorrian.
-16:00. Suziria jaien hasiera iragarriz.
-16:30. Buruhandiak, txistularien laguntzarekin.
-17:00. Ume jolasak.
-18:00. Azken Portuko Auzo Krossa. Mailak: 10 urte bitartekoak eta 11-14 urte artekoak.  Partehartzaileen artean Arrivati izozki-dendako izozkiak banatuko dira.
-18:30. Triduoa, Santa Klara komentuko elizan.
-19:00. Mollarri taldearen dantza erakustaldia, plaza gorrian.
-19:30. Txokolatada.
-22:00. Joxe Mari Artetxeren omenezko XXII. Txirrindularitza Kriteriuma. Mutilak kadete eta jubenil mailan lehiatuko dira; neskak, berriz, elite mailan ere bai.
-23:30. The Amendoins, Luz de Putas eta Skasti taldeen kontzertuak.

Abuztuak 11, larunbata. Santa Klara Eguna
-09:00. Txistulariak eta suziria.
-10:00. Buruhandiak.
-10:30. Marrazki lehiaketa auzoko haurrentzat.Mailak: 10 urte bitartekoak eta 11-14 urte artekoak.  Partehartzaileen artean Kutixi izozki-dendako izozkiak banatuko dira.
-11:00.  Meza nagusia, Santa Klara komentuko elizan, Azken Portu txarangako hildakoen alde.
-12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa, Urpekoak elkartean.
-17:00. Irrien Lagunekin kanta eta dantza.
-18:30. Herri kirol jaialdia. Parte-hartzaileak: Izeta aita-semeak harria jasotzen, Fausto Mugertza bost metro altuko enborra ebakitzen eta gizon proba. Azken hori, Azken Portuko Komisiyuak eta Izetako idi pare gaztearen artean izango da.
-Arratsaldean zehar. Epaimahaikideak auzoko tabernetan barrena ibiliko dira Azken Portuko VI. Pintxo Lehiaketaren irabazlea topatzen. Orioko Balea Talasoterapian bi pertsonentzatko zirkuitua eta bazkaria irabaziko du pintxo onena egiten duenak.
-23:30. Peachy Joke eta Governors taldeen kontzertuak.
-02:30. Apar festa. Parte-hartzaileek kirolariz jantzita joan beharko dute. Cito eta Niko disko jartzaileek girotuko dute.

Abuztuak 12, igandea. Santa Klara bigarrena
-10:30. Txistulariak, trikitilariak eta suziriak. Aldi berean, Patxi Iruretagoienaren omenezko I. Marmitako Lehiaketa hasiko dute, plaza gorrian.
-11:45. Patata Tortila eta Postre Lehiaketa. Tortila onena egiten duenak Izeta jatetxean bi lagunentzat afaria irabaziko du eta postre onena egiten duenak, berriz,  bi lagunentzat afaria Telesforo jatetxean. Bitartean, auzoko balkoi ederrena hautatuko du epaimahaiak. Argoin Txiki jatetxean bientzat afaria irabaziko du balkoi politenaren jabeak.
-12:00. Joxe Aranbururen omenezko VI. Toka Txapelketa. Irabazleak Aranburu kristaldegiaren garaikurra jasoko du. Haurrentzat Xakela Txapelketa izango da.
-13:00. Auzo poteoa egingo dute bazkal aurretik.
-Ondoren. Auzo bazkaria izango da. Menua: urdaiazpikoa eta patea, marmitakoa eta arroz esnea. Haurrentzat menu berezia eskainiko dute.
-Bazkalostean. Lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak.  Patxiren kalea inauguratuko dute arratsaldean.
-Jarraian. Musika eta kalejira izango da auzoan zehar.
-22:00. Bertso saioa. Julio Soto, Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Hodei Iruretagoiena ariko dira.
-Ondoren. Erromeria Laket taldearen eskutik, ordu txikiak bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide