Larunbatean, abuztuaren 11n, irteera oso interesgarria antolatu dute eskualdean, Iturrarango lorategia eta Mollarriko kargalekua ezagutzeko.
Elkargunea Iturrarango parketxean izango da eta hango lorategia bisitatu eta gero autobusez Mollarrira inguratuko dira bisitariak, hango berri izateko. Erreserba egitea beharrezkoa da Orioko turismo bulegoan edo 943 835 565 zenbakira deituta.
Bestalde, egun horretan bertan, goizeko 10:30ean Oria ibaian Kayak irteera antolatu du Orioko turismo bulegoak. Izena emateko bertara joan behar da edota bulegora deitu beharko da.
Bukatzeko, azken urteetan bezala, Donostiako suak ikusteko itsas irteerak antolatu dituzte aurten ere Orion. Abuztuaren 11tik 16ra Donostiako Aste Nagusiko Suak barkuan ikusteko aukera izango da eta ontzia gaueko 21:45ean irtengo da kirol portutik. Izena emateko, beste irteeretan bezala, turismo bulegora jo behar da. Bidaiaren prezioa helduentzat 20 eurokoa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 10 eurokoa izango da.