Zumaiaren eta Getaria-Tolosaren arteko lehia izango da ikusgai etzi

Getariako Hitza 2012ko abuztuaren 10a

Abuztuan bete-betean sartuta traineruen estropada denboraldia pil-pilean dago. Gainera, eskualdeko herritarrak zorteko dira, asteburu honetan Kantauri Itsasoko goi mailako traineruen lehia estua bertatik bertara ikusteko aukera izango baita igandean Zumaiako uretan. Atzo aurkeztu zuten Zumaiako XXVII. Ikurriña estropada Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan. Ekimenean parte gartu zuten Zumaiako Udaleko Kirol zinegotzi Iñaki Ostolaza, estropada babestuko duen El Diario Vasco-ko ordezkari Santi Ipiñazar eta Zumaiako Arraun Elkarteko lehendakari Luis Mari Goikoetxea Goiko-k. Lehia bizilagunen artean Zumaiako estropada Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango den emakumezkoen III. El Diario Vasco Bandera estropadarekin abiatuko da eguerdian. Hitzordu garrantzitsua izango da eskualdeko emakumezkoen traineruentzat, Zarauzko estropadari begira talde bakoitza zein mailatan dagoen erakustekoa aukera aproposa izango baita. Arraun adituen iritziz lehia polita ikusteko auker izango da, Euskotren Ligako lehen sailkatuaren, Zumaiaren, eta Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen Getaria-Tolosaren arteko lehia ikusgarria izango baita. 11. postutik ihesi Emakumezkoen estropada amaitzen denean hasiko da gizonezkoen San Miguel Ligako estropada. Hiru txandatan banatuko da estropada eta larunbateko estropadako sailkapenaren arabera erabakiko da txanden antolaketa. Etxeko estropada Telmo Deun ontziarentzat 11. postua atzean atzi eta play off-etik urrutzeko aukera aproposa izango da. ——————————- Traineru estropadak Abuztua TKE - Abuztuaren 11n, Hondarribiako Bandera. - Abuztuaren 25ean, Castroko Bandera. - Abuztuaren 26an, Portugaleteko [...]

El Diario Vasco-ko ordezkari Santi Ipiñazar, udaleko Kirol zinegotzi Iñaki Ostolaza eta Zumaiako Arraun Elkarteko lehendakari Luis Mari Goikoetxea (Argazkia: Zumaiako Udala)

Abuztuan bete-betean sartuta traineruen estropada denboraldia pil-pilean dago. Gainera, eskualdeko herritarrak zorteko dira, asteburu honetan Kantauri Itsasoko goi mailako traineruen lehia estua bertatik bertara ikusteko aukera izango baita igandean Zumaiako uretan.

Atzo aurkeztu zuten Zumaiako XXVII. Ikurriña estropada Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan. Ekimenean parte gartu zuten Zumaiako Udaleko Kirol zinegotzi Iñaki Ostolaza, estropada babestuko duen El Diario Vasco-ko ordezkari Santi Ipiñazar eta Zumaiako Arraun Elkarteko lehendakari Luis Mari Goikoetxea Goiko-k.

Lehia bizilagunen artean
Zumaiako estropada Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango den emakumezkoen III. El Diario Vasco Bandera estropadarekin abiatuko da eguerdian. Hitzordu garrantzitsua izango da eskualdeko emakumezkoen traineruentzat, Zarauzko estropadari begira talde bakoitza zein mailatan dagoen erakustekoa aukera aproposa izango baita. Arraun adituen iritziz lehia polita ikusteko auker izango da, Euskotren Ligako lehen sailkatuaren, Zumaiaren, eta Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen Getaria-Tolosaren arteko lehia ikusgarria izango baita.

11. postutik ihesi
Emakumezkoen estropada amaitzen denean hasiko da gizonezkoen San Miguel Ligako estropada. Hiru txandatan banatuko da estropada eta larunbateko estropadako sailkapenaren arabera erabakiko da txanden antolaketa.

Etxeko estropada Telmo Deun ontziarentzat 11. postua atzean atzi eta play off-etik urrutzeko aukera aproposa izango da.

——————————-

Traineru estropadak
Abuztua
TKE
- Abuztuaren 11n, Hondarribiako Bandera.
- Abuztuaren 25ean, Castroko Bandera.
- Abuztuaren 26an, Portugaleteko Bandera.
Gipuzkoako Liga
- Abuztuaren 11n, Hondarribiako Bandera.
KAE1 Liga
- Abuztuaren 11n, Ondarroako Ikurriña.
- Abuztuaren 12an, Hondarribiako Ikurriña.
- Abuztuaren 19an, Bilbo Hiria Ikurriña.
- Abuztuaren 25ean, Santoñako Bandera.
KAE2 Liga
- Abuztuaren 12an, Areetako Ikurriña.
- Abuztuaren 15an, Castroko Bandera.
- Abuztuaren 18an, Santanderreko Bandera.
- Abuztuaren 25ean, Colindreseko Bandera.
- Abuztuaren 26an, Mundakako Ikurriña.
Kotxako Estropada
- Abuztuaren 30ean, Kontxako Banderako sailkapen estropada.
- Irailaren 2an, Kontxako Estropadako lehen jardunaldia.

——————————-

Zarauzko Estropadak, Kontxako atariko proba garrantzitsua

Ama Birjinaren jaien baitan, begirada guztiak itsasoan jartzen dituzte arraunzaleek. Zarauzko Estropadak, nolabait esateko, Kontxako Banderaren atariko proba izaten da. Adituek diotenez, Zarautzen fin aritzen den trainerua Donostian ere gisa horretan lehiatuko da. Horrenbestez, eta beste behin ere, arraun munduaren epizentroa bihurtuko da herria datorren astean.

Aurten, lau bandera izango dira jokoan. Abuztuaren 15ean, Amabirjinaren egunean, KAE 1 Ligako Zarauzko III. Ikurriña-Ipar Kutxa Saria izango da. Estropada eguerdian izango da, 12:15­etik aurrera, eta bertan ariko dira Orio, Getaria eta, nola ez, etxeko taldea, Zarautz. Ordu laurden lehenago, Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligako 7. jardunaldiko estropadak egingo dituzte, erlojupekoan; besteak beste, Getariako, Zu­maiako eta Orioko emakumezkoen traineruak ariko dira lehian.

San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako estropadak, berriz, asteburuan jokatuko dituzte, abuztuaren 18an eta 19an. Horietan, bi egunetako sailkapenak kontuan izanda, Zarauzko IV. Emakumezkoen Ikurriña eta Zarauzko XXXV. Estropadako bandera eskuratuko dute irabazleek. Era berean, Euskotren Ligako azken jardunaldiak izango dira, eta bertan egindako lanak erabakiko du Zumaia Salegi Jatetxearentzat izango den aurtengo titulua.

Trafikoa guztiz itxi gabe
Abuztuaren 15eko estropadan zehar ez dute N-634 errepidea itxiko. Dena dela, Allepunta inguruko tunel parean erreil bakarra egongo da zabalik bi norabideetan. Bestalde, Getariako moilan, Elkano arrandegiaren eta Astillero jatetxearen aurrealdea hezitu egingo dute, eta eremu horretan goizean ibilgailuak ez aparkatzeko eskatu dute Zarauzko Arraun Elkarteko arduradunek.

Era berean, abuztuko 18an, arratsaldez, eta abuztuaren 19an, goizez, Zarauzko Ikurriña traineru estropadetan neurri horiek berak hartuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide