Hilaren 13an Pakistanen Independentzia Eguna ospatuko dute Azkoitian

Ane Olaizola 2012ko abuztuaren 10a

Azkoitian bizi den pakistandar komunitateak Pakistango Independentzia Eguna ospatuko du hurrengo astelehenean; Pakistango Estatua 1947. urteko abuztuaren 14ean sortu zen, baina aurreko urtean bezala, herriko pakistandarrek jaiak hasi baino aurreko egu...

Azkoitian bizi den pakistandar komunitateak Pakistango Independentzia Eguna ospatuko du hurrengo astelehenean; Pakistango Estatua 1947. urteko abuztuaren 14ean sortu zen, baina aurreko urtean bezala, herriko pakistandarrek jaiak hasi baino aurreko egunean egingo dituzte ospakizunak.

Iaz hasitako bidetik
Astelehenean, 18:00etan elkartuko dira, Elkargunean, eta han egingo dute jaia. Ekitaldian, poesia errezitaldiak izango dira besteak beste, eta euren jaioterriaren inguruko solasaldia ere izango da.
Halaber, Pakistaneko musika doinuek girotuko dute ekitaldia, eta testuinguru horretako bideo emanaldiak ere eskainiko dituzte. Ospakizuna amaitzeko, berriz, lunch-a egingo dute bertaratzen diren guztien artean.

Azkoitian dagoen atzerritarren komunitaterik handiena da pakistandarrena; 284 lagun bizi dira bertan; 207 gizonezko eta 74 emakumezko. Aurten ez ezik, iaz ere euren jaioterriko independentzia eguna ospatu zuten elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide