Kaletarra da saskiratzea

Aritz Mutiozabal 2012ko abuztuaren 9a

Saskibaloi ikuskizuna Zarauzko malekoira itzuliko da aurten ere, Zast Zarauzko Sasbibaloi Taldearen eskutik, 3×3 Street Basket Zarautz 2012 txapelketarekin. Orain arte hiru egun jarraietan jokatzen bazen ere, bi asteburutan banatzea erabaki dute aurten, antolaketak eragiten duen «lan karga arintzeko». Antza denez, antolatzaileak nahiko itota iristen ziren txapelketako azken egunera, eta, hori horrela, abuztuaren 18­an, 24an eta 25ean jokatuko dute. 3×3 Street Basque-eko lehen eguna, abuztuaren 18a, koadrilen arteko txapelketara bideratuko dute. Abuztuaren 24an, arratsaldez, mini (benjaminak eta alebinak) eta kadete mailakoak ariko dira lehian.  Eta abuztuaren 25­ean, azkenik, gainerakoak: goizez, infantilak eta jubenilak , eta arratsaldez, seniorrak eta egokitukoak. Aste osoan zehar, gainera, saskibaloi kanpusa bezalako jarduerak egingo dituzte, malekoiko saskibaloi eremuan mugimendu egon dadin. Leihaketan parte hartu aurretik saskibaloian trebatzea komeni denez, abuztuaren 20tik 24ra bitartean, Saskibaloi Asteko Kanpus antolatu dute 2001 eta 2004 urteen artean jaiotakoei zuzenduta. Zasteko entrenatzaile adituen eskutik saskibaloian ikasteko aukera edukiko dute hauek, goizero-goizero, Antonianotako kiroldegian. Izen-emateak 10 euro balio du, 3×3 txapelketanparte-hartzen dutenentzat; parte-hartzen ez dutenentzat, berriz, 15 euro. Dagoeneko 80 talde Txapelketako izen-emateak nahiko ongi doazela adierazi du antolatzaileetako bat den Xabier Larrañagak. Dagoeneko 80 talde baino gehiago animatu da Zarauzko 3×3 kirol egitasmoan parte-hartzera, baina oraindik izena emateko epea zabalik dago. Edonola [...]

Bigarren urtez, saskibaloi egokituko txapelketa jokatuko dute aurten (Argazkia: ZAST)

Saskibaloi ikuskizuna Zarauzko malekoira itzuliko da aurten ere, Zast Zarauzko Sasbibaloi Taldearen eskutik, 3×3 Street Basket Zarautz 2012 txapelketarekin. Orain arte hiru egun jarraietan jokatzen bazen ere, bi asteburutan banatzea erabaki dute aurten, antolaketak eragiten duen «lan karga arintzeko». Antza denez, antolatzaileak nahiko itota iristen ziren txapelketako azken egunera, eta, hori horrela, abuztuaren 18­an, 24an eta 25ean jokatuko dute.

3×3 Street Basque-eko lehen eguna, abuztuaren 18a, koadrilen arteko txapelketara bideratuko dute. Abuztuaren 24an, arratsaldez, mini (benjaminak eta alebinak) eta kadete mailakoak ariko dira lehian.  Eta abuztuaren 25­ean, azkenik, gainerakoak: goizez, infantilak eta jubenilak , eta arratsaldez, seniorrak eta egokitukoak. Aste osoan zehar, gainera, saskibaloi kanpusa bezalako jarduerak egingo dituzte, malekoiko saskibaloi eremuan mugimendu egon dadin.

Leihaketan parte hartu aurretik saskibaloian trebatzea komeni denez, abuztuaren 20tik 24ra bitartean, Saskibaloi Asteko Kanpus antolatu dute 2001 eta 2004 urteen artean jaiotakoei zuzenduta. Zasteko entrenatzaile adituen eskutik saskibaloian ikasteko aukera edukiko dute hauek, goizero-goizero, Antonianotako kiroldegian. Izen-emateak 10 euro balio du, 3×3 txapelketanparte-hartzen dutenentzat; parte-hartzen ez dutenentzat, berriz, 15 euro.

Dagoeneko 80 talde
Txapelketako izen-emateak nahiko ongi doazela adierazi du antolatzaileetako bat den Xabier Larrañagak. Dagoeneko 80 talde baino gehiago animatu da Zarauzko 3×3 kirol egitasmoan parte-hartzera, baina oraindik izena emateko epea zabalik dago. Edonola ere,  maila bakoitzean parte-hartze kopurua mugatu egin dute. Dena dela, plaza libreak geratzen badira, azken unean izena-emateko aukera izango da. Hala ere, antolatzaileek azken egunera arte ez itxaroteko aholkatu dute.

Izen-emate kuota ezberdina izango da mailaren arabera. Benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako taldeentzta  20 euro izango da; eta koadrilentzat, egokituentzat eta senior mailakoentzat, berriz, 40 euro. Sari ekonomikoak senior kategorikoen Talaimendi Apartamentuak txapelketan bakarrik banatuko dira: gizonezko irabazleak 600 euro jasoko ditu eta emakumezko irabazleak 300 euro; txapeldunordeek, berriz, zenbateko horren erdia.

Gainerako kategorietan, aldiz, opariak eta afariak zozkatuko dituzte. Izen-ematearekin batera, txapelketako kamiseta eta edari bale bana jasoko du parte-hartzaile bakoitzak. Argibide gehiagorako, Zarauzko Sasbibaloi Taldearen www.zast.es webgunea bisitatu daiteke.

Txapelketekin batera, beste jarduera eta erakustaldi batzuk zehazten ari direla adierazi du Larrañgak. «Azken urtetan bezala, mate lehiaketa egingo dugu. Ikuskizun polita izateaz gain, jendea erakartzen du. Oraindik iragarri ez badugu ere, antolatzea aurreikusten dugu». Bestalde, sari banaketa ekitaldirako saskibaloiko jokalari ezagunak ekarriko dituztela aurreratu du.

Saskibaloi egokitua
Hasiera batean erakustaldiak egiten bazituzten ere, iaz jokalari egokituei zuzendutako Hotel Zarautz-Santa Barbara Jatetxea Sari Nagusia antolatu zuten. Txapelketak arrakasta izan zuela ikusirik, aurten jarraipena ematea erabaki dute saskibaloi taldeko arduradunek. Izan ere, «egokitukoek zoriotxarrez apenas dituzte atari zabalean 3×3 formatuko lehiaketarik. Guk, erakustaldietatik haratago, aukera hori eskaini nahi diegu».

———————————–

Txapelketaren egitura mantentzeko eta sendotzeko asmoa
3×3 Street Basket Zarautz txapelketa bere gailurrera iritsi zen iaz; izan ere, 182 taldek eman zuten izena. «Gure asmoa egitura berarekin jarraitzea da datozen bi urteetan ere. Gero, egitura edo oinarri hau sendotuko balitz, ikusiko genuke aurrerapausoak eman emango genituzken. Oraingoz, behintzat, iazko parte-hartzea mantendu nahi dugu», dio Larrañagak.

Txapelketak sona dezente lortu du bertako nahiz kanpoko saskibaloizaleen artean. «Guk esaten dugun bezala, Kantauri aldeko onenetakoa da, bai parte-hartzeari dagokionez bai sariei dagokienez. Baita jokatzen den tokiari dagokionez ere. Hori guztia begi bistakoa da, gero eta interes gehiago dago kanpotarren artean».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide