Amabirjin jaietako egitaraua, prest

Ane Olaizola 2012ko abuztuaren 9a

Ama, nahi dezunian, jokaizu loterixe (…) abestuko dute azkoitiarrek abuztuaren 14ean, Andramariei hasiera emanez, baina, aurtengoan, loteriarik suertatu gabe ere ondo pasatu daitekeela erakutsiko dute herritarrek. Izan ere, Azkoitiko Udalak 69.000 euroko aurrekontua bideratu du andremarietara, iaz baino 15.000 gutxiago, eta egitarau xumeagoa izango dute abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dituzte festetan. «Murrizketak ahalegin handia eragin digu festak antolatzerako orduan», aitortu du Ibon Arrieta festa zinegotziak. Hala ere, hainbat berrikuntza izango da jaietan, eta, besteak beste, hilaren 17an egin ohi zuten ganadu erakusketa berreskuratuko dute. Arrietak jakinarazi du eskualde osoko ia arraza gehienak izango direla herrian; 12 arraza izango dira, hain zuzen ere. Horrez gain, Balda Plaza indartu nahi izan dute antolatzaileek; beraz, ohi baino ekintza gehiago izango dira bertan, eta lehenengo aldiz erromeria izango dute Balda plazan. Andramari egunean izaten den pilota txapelketak ere aldaketa izango du aurtengoan. Izan ere, orain arte Aspeko jokalariak izaten ziren Gurea pilotalekuan, baina aurten Asegarce enpresakoak izango dira. Besteak beste, Berasaluze VIII.a eta Bengoetxea VI.a izango dira. «Aldaketarekin dirua aurreztu nahi izan dugu. Izan ere, orain arte galera izan ohi zen pilota partida, eta oraingoan gastuak estaltzea espero dugu. Gainera, pilotari oso onak etorriko dira». Halaber, hainbat ekintza ez dira ospatuko aurtengoan. Hala [...]

Ama, nahi dezunian, jokaizu loterixe (…) abestuko dute azkoitiarrek abuztuaren 14ean, Andramariei hasiera emanez, baina, aurtengoan, loteriarik suertatu gabe ere ondo pasatu daitekeela erakutsiko dute herritarrek. Izan ere, Azkoitiko Udalak 69.000 euroko aurrekontua bideratu du andremarietara, iaz baino 15.000 gutxiago, eta egitarau xumeagoa izango dute abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dituzte festetan. «Murrizketak ahalegin handia eragin digu festak antolatzerako orduan», aitortu du Ibon Arrieta festa zinegotziak. Hala ere, hainbat berrikuntza izango da jaietan, eta, besteak beste, hilaren 17an egin ohi zuten ganadu erakusketa berreskuratuko dute. Arrietak jakinarazi du eskualde osoko ia arraza gehienak izango direla herrian; 12 arraza izango dira, hain zuzen ere. Horrez gain, Balda Plaza indartu nahi izan dute antolatzaileek; beraz, ohi baino ekintza gehiago izango dira bertan, eta lehenengo aldiz erromeria izango dute Balda plazan.

Andramari egunean izaten den pilota txapelketak ere aldaketa izango du aurtengoan. Izan ere, orain arte Aspeko jokalariak izaten ziren Gurea pilotalekuan, baina aurten Asegarce enpresakoak izango dira. Besteak beste, Berasaluze VIII.a eta Bengoetxea VI.a izango dira. «Aldaketarekin dirua aurreztu nahi izan dugu. Izan ere, orain arte galera izan ohi zen pilota partida, eta oraingoan gastuak estaltzea espero dugu. Gainera, pilotari oso onak etorriko dira».

Halaber, hainbat ekintza ez dira ospatuko aurtengoan. Hala nola, koadrilen egunean, hilaren 18an, izaten zen zezenaren ordez karaokea eta jolasak izango dira. Antolatzaileek haurrei zuzendutako ekintzak indartu nahi izan dituzte, eta egunero horientzako ekimenak izango direla adierazi du zinegotziak; hala nola, puzgarriak, kale antzerkiak, txokolatadak eta apar festak izango dira.

Festa Batzordea ere lanean
Hainbat ekitaldi Azkoitiko Festa Batzordearekin elkarlanean antolatu dituzte, eta beste batzuk, berriz, taldeak berak prestatu ditu. Festa Batzordeak ere «egitarau zabala» antolatu du beste urte batez, eta lehenengo aldiz mus txapelketa herrikoia egingo dute. 16:30ean izango da saioa, asteazkenean, eta izena emateko epea ordu erdi lehenago zabalduko dute. Halaber, iaz lehenengo aldiz antolatutako Marmitako Txapelketa ere izango da. Parte hartzaileek Ikurriñaren Plazan aurkeztu beharko dute marmitakoa, 13:30ean, eta horretarako larunbata baino lehen izena eman beharko dute, azkoitikofestabatzordie@gmail.com helbidera idatziz edo 635-00 73 37 telefonora deituz.

Antolatzaileek atuna emango diete parte-hartzaileei, eta gainontzeko osagaiak euren kontu izango dira. Ondoren bazkaria egingo dute, eta bertara joateko txartelak salgai daude Zakela, Zurt, Etxe-Aitz, Ttakun, Koxka eta Olaberri tabernetan, igandera bitartean. Langileek 15 eurotan izango dute txartela, eta ikasle eta langabetuek 10 eurotan. Abuztuak 17an, berriz, arkume jana izango da Ikurriñaren Plazan, bertsolariekin. Horretarako ere txartelak salgai dira tabernetan, prezio berean.

Izarraitz, airetik
Festen egitarautik kanpo, berriz, andramarietan helikopterotik bisitak egingo dituzte. Bisitariek inguruko txokoak zerutik ezagutzeko aukera izango dute 10:00etatik 19:00etara bitartean. Oteiza frontoietatik izango dira joan etorrian.

Helikopteroz bisitak egiteaz gain, ohiko barrakak ere izango dira Trenbidearen Zumardian; hori hala izanik, kale horretako lehenengo eta bederatzigarrengo zenbaki artean ibilgailuek ezin izango dute aparkatu gaurtik aurrera. Era berean, Oteiza pilotalekuen goikaldean — erreboteko pareta eta Mekoletako biribilgune bitartean— ere ezin izango aparkatu.

Zarautz eta Aizarnan ere jaiak
Azkoitian ez ezik, Zarautzen eta Zestoako Aizarnan Amabirjin festak ospatuko dituzte asteartetik aurrera; ohi bezala, gastronomiak, kirolak eta ekitaldi erlijiosoek tarte berezia izango dute.

 

Azkoitiko Andramaixek

Abuztuak 14, asteartea
-10:00. San Martingo elkartean hamarretakoa.
-11:30. San Martingo elkartetik koadrilen jaitsiera txupinazora.
-11:40. Udal pleno aretoan, Julen Sagarzazu Julen Txikiri omenaldia.
-11:40. Euskal preso eta iheslariak herrira elkarretaratzea.
-12:00. Ines Kintelak, Carmen Karrerak, Dolores Arregik eta Maria Isabel Aramendik txupinazoa botako dute. Bitartean, herriko bandak Ondo pasau andramaixek joko du, eta ondoren, Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, Azkoitia abestuko dute.
-12:15. Eltziegoko Dultzaineroek Kandido konposaketa eskainiko dute, eta ondoren, erraldoi eta buruhandien kalejira.
-12:15. Kalejira trikitilariekin.
-13:30. Marmitako lehiaketa.
-14:00. Marmitako txapelketaren sari banaketa.
-14:30. Bazkari herrikoia, Ikurriñaren plazan: marmitako jana txotxarekin. Ondoren, koadrilen arteko jolasak.
-17:00. Txerloiko futbol zelaian, XVI Javier Sagarzazu Saria: Anaitasuna-Gernika.
-17:00. Haur parkea jarriko da herriko plazan.
-20:00. Eliza Nagusian, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea (zazpi ahotsetara) eta Nemesio Otañoren Ave Maria (bost ahotsetara).
-21:30. Herriko rock taldeen kontzertua, txosnetan.
-22:30. Balda Plazan Laja II.a eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.

Abuztuak 15, asteazkena. Andramari Eguna
-09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
-10:00. Herriko Musika Banda eta Txalkor txistularien kalejirak.
-10:30. Ibai ondo kaletik abiatuta, III. Jokin Ormaetxea jubenilen txirrindulari lasterketa. Helmuga Plaza Berrin izango da.
-11:00. Elizan, Meza Nagusian, Herriko abesbatzak, Miguel Mari Aizpuruaren Pakea Lurrean abestuko dute, bost ahotsetara. Organista: Jose Luis Frantzesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.
-12:00. Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.
-13:00. Herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldeak eta Azkoitiko dultzaineroak kontzertua eskainiko dute.
-16:30. Mus txapelketa, plazan.
-17:00. Gurea pilotalekuan, pilota partiduak: Saralegi-Untoria/Olaetxea-Iza. Berasaluze VIII-Apraiz/Bengoetxea VI-Zabala.
-18:00. Haurrentzako Orsai kale antzerkia, herriko plazan.
-18:30. Errobera potea: bizikletak, patinak…
-20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
-22:00. Trovahavana talde kubatarra kaleetan zehar.
-23:30. II. Andramaixetako Film Laburren lehiaketa. Ondoren, DJ Xabi, Herriko plazan.
-00:30. Balda plazan, Trovahavana.

Abuztuak 16, osteguna
-09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
-10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
-11:00. Eliza nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Meza Nagusia. Herriko abesbatzak Peñagarikanoren Euskaldunen Meza abestuko dute bost ahotsetara.
-11:00. Dultzainero, erraldoi eta buruhandien kalejira.
-12:15. Umore Ona elkarteak antolatuta, ohiko Aurreskua herriko plazan.
-13:30. Kontzejupean Eltziegoko dultzaineroen kontzertua.
-17:00. Pilota partiduak, Gurea Pilotalekuan. Larrañaga-Galarza VI / Chafee-Epelde; Andreu-Oskar Lasa / Mikel Goñi-Uzkudun.
-17:30. Haur jolasak, Balda plazan. Ondoren, sokamutur karretoiarekin herriko plazara joan eta han txokolatada.
-19:00. Herriko musika bandaren kontzertu-kalejira.
-20:00. Euskal preso eta iheslariak herrira manifestazioa.
-21:00. Parrillada herrikoia, txotxarekin, Kontzejupean. Parrillak piztuko dira, eta bakoitzak bere janaria eraman beharko du, han erretzeko.
-23:00. Bastarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak.
-23:30. Esne Beltza taldearen kontzertua, herriko plazan.

Abuztuak 17, ostirala
-09:00-10:00. XXXI. Inazio Iriarte margo lehiaketako seilatzea, udaletxean. Lanak 14:00etatik 15:00etara jasoko dituzte, Torre Zurin.
-09:30. Herriko dultzainero eta trikitilarien kalejira.
-10:00. Bertako baserritarren produktuen erakusketa eta salmenta, azokako arkupetan.
-10:30. Plaza Berrin, Herriko Ganadu Erakusketa.
-12:00. Txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandiak.
-12:30. Jubilatuentzat meza.
-12:30. Herriko kirol jaialdia, plazan. Euskal Herriko bigarren mailako Aizkolari txapelketa. Harri jasotzen, Idoia Etxeberria.
-14:30. Jubilatuen bazkaria, Kiruri jatetxean. Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
-17:00. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta, Martitteko igoera, Balda plazatik. Balda plazan izena emanda.
-17:30. Koadrilen arteko desafioa, plazan.
-18:00. Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan.
-18:30. Estraperloko gazta lehiaketa, plazan. Edonork eraman dezake etxean egindako gazta.
-19:30. Haurrentzako festa, Balda plazan.
-19:30. Torre Zuri erakustokian, Inazio Iriarte XXXI. Margo Lehiaketako sari banaketa.
-20:00. Triki poteoa, plazatik.
-21:00. Ikurriñaren plazan, afaria bertsolariekin. Arkume jana.
-22:00. IV. Diva-Sat idi saria, probalekuan: Bizkarre, Urtia eta Illarreta.
-23:00. Suzko zezena herriko plazan.

Abuztuak 18, larunbata
-11:00. Atletismo saioa, Balda Plazan. Ondoren, XII. Andramaixetako Milia, Xeye Atletismo Taldeak antolatuta.
-11:00. Txerloiko futbol zelaian, emakumezkoen Euskal Herriko II. Kopako final laurdena: Abato-Añorga KKT.
-14:30. Bazkari herrikoia, plazan.
-17:30. Kaleetan, Guretzat txaranga.
-18:00. Haurrentzako Irrien lagunekin kanta eta dantza ikuskizuna, Balda plazan.
-18:30. Trikizio taldearekin erromeria, txosnetan.
-22:00. IV. Diva-Sat idi saria, probalekuan: Urrutia, Soarte eta Illarreta.
-23:00. Trikizio taldearekin dantzaldia, plazan.
-07:00. Salda eta haragi egosia, txosnetan.
-08:00. Gaupaseroen argazkia, herriko plazan.

Abuztuak 20, astelehena
-22:00. IV. Diva-Sat idi saria, probalekuan: Izeta, Txomin Rentria, Uriogereka eta Oliden.
abuztuak 21, asteartea
-22:00. IV. Diva-Sat idi saria, probalekuan: Lopategi, Bixkiak, Bar Goietas.

—————————–

Zarautz eta Zestoako Amabirjinak

Zestoa, Aizarna

Abuztuak 14, asteartea.
- 08:00. Oilasko biltzaileen irteera Aizarnako plazatik.
- 12:00. Txupinazoa. Ondoren, sandina-jana txotxarekin.
- 14:30. Oilasko biltzaileen dantza, plazan. Segidan, bazkaria.
- Arratsaldean. Oilasko biltzaileak ibiliko dira herrian etxez etxe.
- 23:00. Izer eta Alabier trikitilariak. Ondoren, Pajarito disko-jartzailea.

Abuztuak 15, asteazkena. Amabirjin Eguna.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Esku pilota partidak.
- 18:00. Herri kirolak eta trikipoteoa.
- 21:00. Gazte afaria. Afaritarako txartelak Konpittokon daude.
- 23:00. Obaneuke taldearekin erromeria.

Abuztuak 16, osteguna. Gazte Eguna.
- 12:00. Koadrilen arteko paella lehiaketa. Konpittokon, Aranburu landetxean eta Puertokon dauden orrietan eman behar da izena, baita ondoren egingo den paella-janerako ere.
- 14:00. Paella-jana.
- 18:00. Asto-proba eta trikipoteoa.
- 23:00. Kupela.

Abuztuak 17, ostirala. Umeen Eguna.
- 11:00. Puzgarriak, plazan.
- 13:30. Umeen bazkaria.
- Arratsaldean. Ume jolasak eta txokolate-jana.
- 21:00. Herri afaria. Konpittokon, Aranburu landetxean eta Puertokon daude txartelak salgai.
- 23:00. Ai ene! taldea eta Pajarito disko-jartzailea.

Abuztuak 19, igandea. Edadetuen Eguna.
- 11:00. Meza nagusia eta ondoren erretiratuentzako hamaiketakoa.

Zarautz

Abuztuak 15, asteazkena. Ama Birjinaren Eguna.
-11:00. Santa Maria la Real Parrokian, meza nagusia Schola Cantorumek abestuta.
-11:00. Buruhandi eta erraldoiak, trikitilarien laguntzarekin.
-11:00. Estropadak. TKE Ligaren baitako ZAE III.Ikurriña.
-13:00. Musika plazan, dultzaineroen kontzertua.
-20:00. Musika plazan, dantzaldia Ostadar taldearekin.
-23:00. Hondartzan, su artifizialak.
-Ondoren. Musika plazan, dantzaldia Ostadar taldearekin.

Abuztuak 16, osteguna. Ama Birjinaren Bigarren Eguna.
-11:00. Buruhandi eta erraldoiak, trikitilarien laguntzarekin.
-19:00. Buruhandi eta erraldoiak, trikitilarien laguntzarekin.
-23:00. Munoa plazan, Anje Duhalderen kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide