Larunbatean 22:00etan Balentziaga museoan Summer Party Museoan festa egingo dute. Makala eta Les Bons Vivants DJ-ek girotuko dute festa, eta gonbidatuak hondartzako jantziekin joan daitezke. Informazio gehiago nahi dutenek www.cristobalbalenciagamuseoa.com helbidean dute eskuragai.
Abuztuko egitaraua
-Abuztuak 10, ostirala: 10:30etik 12:30era Museoa hondartzan ekimena. Familientzat. Doakoa.
-Abuztuak 11, larunbata:
22:00etan. Uda Festa, Makala DJarekin. Erakustaretoa zabalik, koktela eta DJ saioa.
Sarrera: 45 euro. Ticketmaster.
-Abuztuak 12 eta 25: Ehun serigrafia deskubritzen ekimena. Ehunetako diseinua eta serigrafia gerturatzea proposatzen duen tailer teoriko-praktikoa. Hamar urtetik gorako haurrentzat izango da abuztuaren 12an. 10:30-13:30. 15 euro kostako da. Abuztuaren 25ean, berriz, helduen txanda izango da. Ordu tarte berean, 25 euro kostako da.
-Abuztuak 13, 20 eta 27: 10:30etik 12:30era haurrentzako doako tailerrak.
-Abuztuaren 27ra arte: tailer didaktikoak
-Abuztuko astelehenetan: Murgil zaitez museoan ekimena. Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa: XX. mendearen bestelako historia bat aldi baterako erakusketan ikusgai dauden jantzietako batzuk modu ludiko eta sortzailean aztertzea helburu duen bisita-tailerra.
*Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute proposatutako ekimen guztietan.
