Korta gogoratu dute, haren heriotzaren 12. urteurrenean

Urola Kostako Hitza 2012ko abuztuaren 8a

Joxe Mari Korta zumaiarra gogoratu dute gaur eguerdian, bere izena daraman Oikiako  industriagunean . Bidetik fundazioak antolatuta, elkarretaratzea egin dute haren senitarteko eta urkoek, eta baita instituzioetako ordezkariek ere. Besteak beste, bertan bildu dira  EAJko Markel Olano eta Joseba Egibar, PPko Carlos Urkijo, Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako zuzendari Maixabel lasa eta Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalaga. Aurten gainera, Martin Garitano  ere gehitu zaie haiei. Lehenbiziko aldia da Gipuzkoako ahaldun nagusiak ETAren biktima jakin baten aldeko omenaldian parte hartzen duena. Fundazioko ordezkari Jexux Mari Mujikak, ordea,  protagonista bakarra Korta bera dela nabarmendu du: «Halako ekitaldiak ez dira inoiz politika partidista bat bultzatzeko erabili eta ez dira erabiliko». Duela hamabi urte hil zuen ETAk Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko burua,  haren enpresaren atarian bonba auto bat leherrarazita

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide