Bihartik aurrera Maite Unzurrunzaga zarauztarraren margoak egongo dira ikusgai Torre Luzean. 19:00etan inauguratuko dute erakusketa, eta azken urteetako lanak jasoko ditu, “paisaia intimoak”.
Jaioterriko paisaien gaineko interpretazioez gain, New Yorken inguan egindako akuarela batzuk ere jarriko dituzte aretoan; hiriko eraikin, kale eta jendeen irudiak, bat-bateko argazki modukoak.