Joxemari Kortaren omenez bilkura egingo dute gaur

Urola Kostako Hitza 2012ko abuztuaren 8a

Gaur eguerdirako elkarretaratzea deitu du Joxemari Korta Fundazioak. Elkarretaratzea urtero egiten dute 2000 urteko abuztuaren 8an ETAk erail zuen Joxemari Korta enpresaria gogoratzeko. Elkarretaratzea Korta SA enpresaren aurrean izango da eguerdian eta bertan Korta zenaren familiakoez eta lagunez gain, hainbat ordezkari politiko ere bilduko dira. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere bilkuran izango dela baieztatu dute aldunditik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide