Izetaren idiek irabazi dute Zestoako gazte taldearen aurkako erronka

Zestoako Hitza 2012ko abuztuaren 6a

Zestoako plazan idiaren eta gizakiaren arteko erronka izan zen pasa zen ostiralean, eta azkenean animalia nagusitu zen proban. Zestoako zortzi gazte eta Izetaren idi parea izan ziren aurrez aurre; idiek 51 plaza eta bi zinta egin zituzten, eta gazteek...

Zestoako plazan idiaren eta gizakiaren arteko erronka izan zen pasa zen ostiralean, eta azkenean animalia nagusitu zen proban. Zestoako zortzi gazte eta Izetaren idi parea izan ziren aurrez aurre; idiek 51 plaza eta bi zinta egin zituzten, eta gazteek, berriz, 49 plaza eta zinta bat.  ”Proba irabazteko aukera genuela uste genuen, izan ere, 20 minutuko saioa izan zen, eta halako denborarekin animaliak ezin hobeto egin behar zuen saioa irabazi ahal izateko, eta halaxe egin zuen”, adierazi du Ramon Etxeberria herriko gazteen taldeko kideak.

Erronkak erantzun “oso ona” izan zuela azpimarratu du honek; izan ere, 340 sarrera baino gehiago saldu zituzten. “Jende asko etorri zen, eta giro eta festa oso polita izan zen”.

Bi taldeek ez zuten ezer jokoan, eta jasotako dirua Iban Pardo segalariari laguntzeko erabiliko dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide