Giro bikaina izan zen joan den larunbatean Aizarnazabalgo idi apustuan. Etxaberen idiaren alde izan baziren ere apustu gehienek, Galtxagorri izan zen irabazlea. Proba hestua joan zen. Etxabek 37 plaza egin zituen eta Galtxagorrik, berriz, 38 plaza egin eta hamar segundo soberan izan zituen. Beraz, jokoan ziren 6.000 euroak eskuratu zituen Galtxagorrik. 230 lagun bildu zituen probak eta giro faltarik ez zen izan bertan.