Ibon Guridik Iraurgi SBko lehen taldeko fitxa izango du

Urola Kostako Hitza 2012ko abuztuaren 6a

Ibon Guridi (Azpeitia,1992) saskibaloi jokalariak Iraurgi Saskibaloi Elkarteko lehen taldeko fitxa izango du datorren denboraldian, hau da Espainiako Zilarrezko LEB mailan ariko da. Guridik, orain dela bi denboraldi egin zuen debuta Lan Mobel ISBrekin eta ordutik, Lehen Maila Nazionaleko Lizuan.com ISB eta Zilarrezko Adecco ligako Iraurgiko taldearekin ibili da. Aurreko denboraldian esaterako, lehen taldean aritzeko Iurgi Caminosek 26 partidetarako deitu zuen azpeitiarra, eta batez beste partidako ia zortzi minutu jokatu zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide