Ongietorri beroa Oiana Blancori

Onintza Lete Arrieta 2012ko abuztuaren 6a

Larunbat iluntzean iritsi zen Oriora Oiana Blanco judoka. Londresko Olinpiar Jokoetan lehiatu da, eta dominarik lortu ez arren, ongietorri beroa egin diote herrian. Txu-txu tren horian egin zuen herriko buelta hainbat lagunez inguratuta, eta txarangaren konpainia alaian. Herritar ugarik eman zizkion animoak kirolari oriotarrari.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide