Gaur eguerditik jai giroan murgilduta dabiltza aiarrak. Poteo herrikoiarekin hasi dituzte San Donato eta San Lorentzo festak. Mozorrotuta atera dira kalera, eta Olinpiar Jokoak izan dituzte inspirazio iturri askok: tenislariak, korrikalariak... agertu dira, baita errugbi jokalariak eta dantzariak ere. Herri bazkaria frontoian egin dute urtero moduan, eta adin guztietako jendea bildu da bertara. Orain, arratsalde partean, koadrilen arteko Olinpiadak jokatuko dituzte. Iluntzean pintxo-poteoa egingo dute eta ondoren, berriz, DJ festa.
Jaiek bihar eta datorren astean jarraituko dute, eta egitaraua hemen irakurri daiteke osorik.