Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Etxe Alai auzoan 49 urteko gizonezko bat jipoitu zuten uztailak 31ean, San Inazio Egunean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizaldeko 04:30etik 05:00etara bitartean izan zen gertaera, eta horien arabera, bi pertsonek auzo horretan oinez zihoan gizonezkoa erasotu zuten, ustez burdinezko barra batekin. Horren eraginez, gizonezkoa lurrean etzanda geratu zen, eta ondoren poliziaren patruila batek aurkitu zuen. Zauritua Zumarragako ospitalera eraman zuten.
Ertzaintzak erasoaren lekuko izan daitezkeen pertsonei laguntza eskatu die, eta horretarako Azkoitiko ertzain-etxearekin jar daitezke harremanetan, 943-08 37 80 telefonora deituz. Ertzaintzaren arabera, ustezko erasotzaileak altuak ziren, eta manga motzeko kamiseta zuriak zituzten jantzita.