Mireia Gabilondo antzerkigile eta zinemagileak zuzendu du Karmele Jaioren Amaren Eskuak izeneko nobelaren moldapena. Euskal Herriko hainbat herritan grabatzen ari dira filma eta abuztuaren 13an, arratsalde partean Getariako kaletan grabatuko dute. Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, 17:00etan hasiko da grabazio eta filmaketa San Roke kalean, Txamona Enean, Aldamar kalean eta Bista Onan egingo dute.
Hori dela eta, San Roke kalea itxita egongo da kotxeentzat arratsaldeko 16:30etatik aurrera