Keta futbol taldeak denboraldi berria hasi du

Getariako Hitza 2012ko abuztuaren 3a

  Getariako Keta futbol taldeak hasi du 2012-2013 denboraldi berria. Arduradunek azaldu dutenez, aurreko urtean denboraldi “bikaina” burutu ondoren, indarberrituta hasi dute aurredenboraldia Txema Rauleagaren zuzendaritzapean. “Pasa den denboraldia igoera postuetatik gertu amaitu genuen eta indar berriekin ilusioz ekin dio lanari taldeak”. Jokalariei dagokionean, bi lagunek utzi dute taldea, baina jokalari berriak sarrtu dira. Urteko kuota abuztuaren 8an Denboraldi hasierarekin, abuztuaren 8an bazkideen urteroko kuota bilduko du taldeak. Horregatik, lehenengo aldiz bazkide izan nahi dutenek edo bazkide izatea utzi nahi dutenek ketaft@getaia.com korreo elektronikora idatzi edo 646795221 telefono zenbakira hots egin beharko dute.

 

Getariako Keta futbol taldeak hasi du 2012-2013 denboraldi berria. Arduradunek azaldu dutenez, aurreko urtean denboraldi “bikaina” burutu ondoren, indarberrituta hasi dute aurredenboraldia Txema Rauleagaren zuzendaritzapean. “Pasa den denboraldia igoera postuetatik gertu amaitu genuen eta indar berriekin ilusioz ekin dio lanari taldeak”. Jokalariei dagokionean, bi lagunek utzi dute taldea, baina jokalari berriak sarrtu dira.

Urteko kuota abuztuaren 8an

Denboraldi hasierarekin, abuztuaren 8an bazkideen urteroko kuota bilduko du taldeak. Horregatik, lehenengo aldiz bazkide izan nahi dutenek edo bazkide izatea utzi nahi dutenek ketaft@getaia.com korreo elektronikora idatzi edo 646795221 telefono zenbakira hots egin beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide