Herriko frontoien inguruko filma izango da ikusgai bihar

Zarauzko Hitza 2012ko abuztuaren 3a

Herriko frontoien inguruko film laburra eskainiko dute bihar, Ispilu Arte galerian 18:45ean. Andoni Egaña eta Manu Urbietak egin dute gidoia, eta Xabier Zabalak jarri du musika. ZKEko presidente ohi Pako Urkia eta  pilota saileko lehendakari ohi Antonio Elosegiri egindako elkarrizketak ere gehitu dituzte lanean. Aurrez, 18:30ean, lunch-a eskainiko diete bertaratzen direnei, txistulariek girotuta. Jarraian, arte eta pilota oroigarrien enkantea ere egingo dute. Herriko artistek eskainitako artelanak aterako dituzte enkantera, eta baita garai bateko pilotako elastikoak eta  garaikurrak, besteak beste. Lortutako dirua pilota elkarteari emango diote. 19:15ean hasiko dute enkantea.  

Herriko frontoien inguruko film laburra eskainiko dute bihar, Ispilu Arte galerian 18:45ean. Andoni Egaña eta Manu Urbietak egin dute gidoia, eta Xabier Zabalak jarri du musika. ZKEko presidente ohi Pako Urkia eta  pilota saileko lehendakari ohi Antonio Elosegiri egindako elkarrizketak ere gehitu dituzte lanean.

Aurrez, 18:30ean, lunch-a eskainiko diete bertaratzen direnei, txistulariek girotuta.

Jarraian, arte eta pilota oroigarrien enkantea ere egingo dute. Herriko artistek eskainitako artelanak aterako dituzte enkantera, eta baita garai bateko pilotako elastikoak eta  garaikurrak, besteak beste. Lortutako dirua pilota elkarteari emango diote. 19:15ean hasiko dute enkantea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide