‘Bada garaia’ dokumentala sortu du Zero Zaborrek, atez ateko bilketa sustatzeko

Getariako Hitza 2012ko abuztuaren 2a

Hondakinen bilketa jasangarriaren garrantziaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko asmoz, eskualdean hainbat eragile askotariko ekimenak antolatzen ari da, norbere herrian. Getariako Zero Zabor taldeak esaterako, Bada garaia izeneko dokumentala sortu du Hernanin eta Usurbilen bizi den hainbat getariarren bizipenak jasoz. Getariarrek dute giltza Getaria Zero Zabor taldeko kideek azaldu dutenez, dokumentalaren helburua «atez ateko bilketaren aurka eraiki den kriminalizazioa gainditzea eta herri bakoitzak bere hondakinak biltzeko sistema aukeratu edo asmatu dezan ahal den informazio guztia eskaintzea da». Horretarako, atez ateko bilketa dute herrietan bizi diren getariarrei eman diete  hitza, euren bizipenak getariarrei ezagutarazi diezazkieten. Zero Zabor taldeko kideek argi dute, alderdien borroka eta komunikabideen interesen gainetik, herritarrei «horrela ezin dugula jarraitu» esan nahi dietela. «Ahalik eta gehien birziklatu behar dugu» eta taldeko kideen iritziz, getariarrek dute horretarako giltza. Gaika biltzen hasteko garaia Getariako Zero Zaborreko kideek uste dute, «herritarrok hondakinen inguruan dugun jokabidea aldatuta erabat murriztu dezakegula sortzen dugun zabor kopurua. Hondakinak bereizita sailkatzen baditugu, hauek birziklapena ahalbidetzen dugu, herri garbi eta jasangarriago bat eraikiz». Horretarako «etxetik hastea» ezinbestekoa da taldeko kideentzat. «Etxeetan hondakinak sailatu behar ditugu, organikotik hasi eta kartoiraino». Zero Zabor taldeko kideentzat «elkartasun kontua» da hondakinak etxean sailkatzea, «goizago ala beranduago denok egin beharko dugu. Gaur arte jarraitu dugun [...]

Getarariako Zero Zabor taldeko kideek sortu duten ‘Bada garaia’ dokumentalaren aurkezpena (Argazkia: Gerariako Zero Zabor)

Hondakinen bilketa jasangarriaren garrantziaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko asmoz, eskualdean hainbat eragile askotariko ekimenak antolatzen ari da, norbere herrian. Getariako Zero Zabor taldeak esaterako, Bada garaia izeneko dokumentala sortu du Hernanin eta Usurbilen bizi den hainbat getariarren bizipenak jasoz.

Getariarrek dute giltza
Getaria Zero Zabor taldeko kideek azaldu dutenez, dokumentalaren helburua «atez ateko bilketaren aurka eraiki den kriminalizazioa gainditzea eta herri bakoitzak bere hondakinak biltzeko sistema aukeratu edo asmatu dezan ahal den informazio guztia eskaintzea da». Horretarako, atez ateko bilketa dute herrietan bizi diren getariarrei eman diete  hitza, euren bizipenak getariarrei ezagutarazi diezazkieten.

Zero Zabor taldeko kideek argi dute, alderdien borroka eta komunikabideen interesen gainetik, herritarrei «horrela ezin dugula jarraitu» esan nahi dietela. «Ahalik eta gehien birziklatu behar dugu» eta taldeko kideen iritziz, getariarrek dute horretarako giltza.

Emanaldi bat

‘Bada garaia’ dokumentalaren emanaldia (Argazkia: Getariako Zero Zabor)

Gaika biltzen hasteko garaia
Getariako Zero Zaborreko kideek uste dute, «herritarrok hondakinen inguruan dugun jokabidea aldatuta erabat murriztu dezakegula sortzen dugun zabor kopurua. Hondakinak bereizita sailkatzen baditugu, hauek birziklapena ahalbidetzen dugu, herri garbi eta jasangarriago bat eraikiz».

Horretarako «etxetik hastea» ezinbestekoa da taldeko kideentzat. «Etxeetan hondakinak sailatu behar ditugu, organikotik hasi eta kartoiraino». Zero Zabor taldeko kideentzat «elkartasun kontua» da hondakinak etxean sailkatzea, «goizago ala beranduago denok egin beharko dugu. Gaur arte jarraitu dugun eredua bideraezina bilkatu baita. Horregatik, egoera honetara nola iritsi garen aztertu behar dugu eta herritarrok gai honetan dugun arduraz ohartu behar dugu. Goazen ekitera, bada garaia eta!».

Ahalegin txikia
Getariako Zero Zaborreko kideen ustetan atez ateko bilketaren inguruan hainbat alderdi politikok eta komunikabideek sortu dituzten aurreiritziek herritarren artean nahasmena sortu dute. «Oraindik gaika biltzen ez duenari, ez beldurtzeko esan nahi diogu. Erraza da eta oso gustura sentituko dira getariarrak hondakinak gaika biltzen hasiz gero. Ahalegin txiki horrek, planeta babesteko eta ekonomikoki aurrezteko balioko dio gizarteari».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide