Cristobal Balenciaga Museoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak bat egin dute, eta gau-emanaldi lirikoa izango da etzi Getariako museoan, 21:00etan. Hamar abeslari lirikok eskainiko dute emanaldia, Ana Luisa Chovaren ikasleak guztiak.
Abeslari bakoitzak aria klasiko bat kantatuko du, baita irakasleak ere. Ordu eta erdiko saioa izango da.
Nahi duenak, gainera, bertan afaltzeko aukera izango du. Kontzerturako sarrera 15 euro kostako da, eta Donostiako Musika Hamabostaldiko bulegoetan eskura daiteke. Kontzertuaz eta afariaz gozatzeko, berriz, 65 euro ordaindu beharko da.
Irudian: Getariako Salbatore Abesbatza, Cristobal Balenciaga Museoan.