Zortzi gazteren eta bi idiren arteko erronka izango da gaur gauean, Zestoako plazan

Ane Olaizola 2012ko abuztuaren 3a

Erronkaz eta idi demaz beteta dator asteburua Zestoan eta Aizarnazabalen. Izan ere, Zestoan, idiaren eta gizakiaren arteko erronka izango da gaur gauean. Zestoako mutil gazte talde bat Izetaren idi parearen aurka arituko da plazan, baina «ongintzazko» saioa izango dela adierazi dute parte hartzaileek; izan ere, bildutako dirua Iban Pardo segalariari laguntzeko erabiliko dute, besteak beste. Gaueko 22:30ean izango da saioa, eta taldeen artean ezer jokoan ez badago ere, norgehiagoka «gogorra» izango delakoan dira. Izan ere, Zestoako gazteek 800 kiloko harria mugitu beharko dute, eta idi pareak, berriz, 1.050 kiloko harria eta beste 300 kiloko gainkarga izango du. Erronka antolatzeko herrian duela hilabete batzuetatik dagoen harria aprobetxatu dute. Antolatzaileek sarrera hamar eurotan jarriko dute, eta herritarren artean «erantzun ona» izango duelakoan dira. Izan ere, jasotako dirua Pardo federatzen laguntzeko izango da, eta bidez batez taldeak behar duen materiala erostera eta beste hainbat gasturi aurre egitera ere bideratuko dute. Aizarnazabalen, idi dema Bihar, berriz, indarrak neurtuko dituzte Migel Uzkudun Galtxagorri zumaiarrak eta Inaxio Mari Etxabe aizarnazabaldarrak. Idi bakarrarekin ariko dira, uztarri motzeko desafioan. Antolatzaleek saio «ikusgarria» izango dela aurreratu dute, eta bakoitzak 3.000 euro jarri ditu apustuan. Irabazleak, beraz, 6.000 euro eramango ditu berarekin etxera. 22:00etan hasiko da lehia Aizarnazabalen, eta idiak [...]

Giza proba Zestoan

Zestoako gazte talde bat arituko da gaur lehian (Argazkia: Danbolin)

Erronkaz eta idi demaz beteta dator asteburua Zestoan eta Aizarnazabalen. Izan ere, Zestoan, idiaren eta gizakiaren arteko erronka izango da gaur gauean. Zestoako mutil gazte talde bat Izetaren idi parearen aurka arituko da plazan, baina «ongintzazko» saioa izango dela adierazi dute parte hartzaileek; izan ere, bildutako dirua Iban Pardo segalariari laguntzeko erabiliko dute, besteak beste.

Gaueko 22:30ean izango da saioa, eta taldeen artean ezer jokoan ez badago ere, norgehiagoka «gogorra» izango delakoan dira. Izan ere, Zestoako gazteek 800 kiloko harria mugitu beharko dute, eta idi pareak, berriz, 1.050 kiloko harria eta beste 300 kiloko gainkarga izango du.

Erronka antolatzeko herrian duela hilabete batzuetatik dagoen harria aprobetxatu dute. Antolatzaileek sarrera hamar eurotan jarriko dute, eta herritarren artean «erantzun ona» izango duelakoan dira. Izan ere, jasotako dirua Pardo federatzen laguntzeko izango da, eta bidez batez taldeak behar duen materiala erostera eta beste hainbat gasturi aurre egitera ere bideratuko dute.

Aizarnazabalen, idi dema
Bihar, berriz, indarrak neurtuko dituzte Migel Uzkudun Galtxagorri zumaiarrak eta Inaxio Mari Etxabe aizarnazabaldarrak. Idi bakarrarekin ariko dira, uztarri motzeko desafioan. Antolatzaleek saio «ikusgarria» izango dela aurreratu dute, eta bakoitzak 3.000 euro jarri ditu apustuan. Irabazleak, beraz, 6.000 euro eramango ditu berarekin etxera. 22:00etan hasiko da lehia Aizarnazabalen, eta idiak gaur 18:00etatik karpa batean sartuta edukiko dituzte Aizarnazabalen bertan, 18:00etatik aurrera. Hasiera batean, parte hartzaileen idiek 550 kilo pisatu beharko dute gehinez, eta muga gainditzen badute, kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainkarga jarriko diete. Harria, berriz, Mendi Txiki izango da, eta ohiko sarietan bezala, 50 kiloko plaka ezarriko diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide