Udalak Hiriber egitasmorako diru-laguntza osoa berreskuratu du

Ane Olaizola 2012ko abuztuaren 3a

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du Azkoitiko Udalak Txalon Erreka auzoko obren epea luzatzeko eskatuz aurkeztu zuen helegitea, eta, beraz, ez dio Hiriber egitasmorako diru-laguntzaren zati bat kenduko. Udalak diru-laguntza osoa berreskuratu du, eta Txalon Errekako lanen %65 finantziatuko du Hiriberrek; 737.000 euro jasoko ditu udalak, hain zuzen. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak arrazoitu du Txalon Errekan egiten ari diren lanen «zati handi bat» epe barruan amaitu zutela, «obra osoa erabat bukatu ez den arren». Hain zuzen, duela aste batzuk Azkoitiko Udalari ukatu egin zion aurreko urtean gauzatu ez zituen obrei zegokien diru-laguntzaren zatia jasotzea, lanak «aurreikusitako epean» ez amaitzeagatik.  Hori hala izanik, obrak iazko abenduaren 31 baino lehen amaituta ez zituztenez, udalari 373.000 euro ukatu zizkioten hasiera batean. Arriolaren arabera, ordea, diru-laguntzaren zati bat kentzeak «kalte larria» eragingo lioke Azkoitiko Udalari, baita Azkoitiko «biztanleei» eta «lanak egiteko kontratatutako enpresari» (Amenabar) ere. Azkoitiko Udaleko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako kideekin elkartu dira azken asteetan, diru-laguntza osoa berreskuratzeko asmoz, eta lanen epea luzatzeko eskatu diote. Izan ere, udalaren arabera, aurreko urteko abenduaren amaiera aldera Txalon Errekako lanak «hasieran onartu zituztenak baino aurreratuagoak» zeuden. Jaurlaritzak ere berretsi du lanak «oso aurreratuta» zeudela orduan, eta dagoeneko amaituta daudela nabarmendu du. Joan zen ekainaren 22an bukatu [...]

Bidea

Azkoitiko Txalon Erreka auzoan egin dute bidea, eta Hiriberrek %65 finantziatu du (Argazkilaria: Ane Olaizola)

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du Azkoitiko Udalak Txalon Erreka auzoko obren epea luzatzeko eskatuz aurkeztu zuen helegitea, eta, beraz, ez dio Hiriber egitasmorako diru-laguntzaren zati bat kenduko. Udalak diru-laguntza osoa berreskuratu du, eta Txalon Errekako lanen %65 finantziatuko du Hiriberrek; 737.000 euro jasoko ditu udalak, hain zuzen.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak arrazoitu du Txalon Errekan egiten ari diren lanen «zati handi bat» epe barruan amaitu zutela, «obra osoa erabat bukatu ez den arren». Hain zuzen, duela aste batzuk Azkoitiko Udalari ukatu egin zion aurreko urtean gauzatu ez zituen obrei zegokien diru-laguntzaren zatia jasotzea, lanak «aurreikusitako epean» ez amaitzeagatik.  Hori hala izanik, obrak iazko abenduaren 31 baino lehen amaituta ez zituztenez, udalari 373.000 euro ukatu zizkioten hasiera batean.

Arriolaren arabera, ordea, diru-laguntzaren zati bat kentzeak «kalte larria» eragingo lioke Azkoitiko Udalari, baita Azkoitiko «biztanleei» eta «lanak egiteko kontratatutako enpresari» (Amenabar) ere.

Azkoitiko Udaleko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako kideekin elkartu dira azken asteetan, diru-laguntza osoa berreskuratzeko asmoz, eta lanen epea luzatzeko eskatu diote. Izan ere, udalaren arabera, aurreko urteko abenduaren amaiera aldera Txalon Errekako lanak «hasieran onartu zituztenak baino aurreratuagoak» zeuden. Jaurlaritzak ere berretsi du lanak «oso aurreratuta» zeudela orduan, eta dagoeneko amaituta daudela nabarmendu du. Joan zen ekainaren 22an bukatu zuten bidea.

«Aparteko neurria»
Azkoitian egin diren lanek Hiriber programaren asmoak betetzen dituztela ebatzi du Arriolak. Izan ere, egitasmoaren helburua «auzoak eta hiri eremuak hobetzeko lehentasunez esku hartzea» da, leku horiek «baztertuak bihurtu ez daitezen». Arrazoi ekonomikoa ere hartu du kontuan Jaurlaritzak, «ondorio lazgarriak» sortuko lituzkeelako hasierako erabakiak. «Aparteko neurri» gisa hartu du onartu dute elegitea, baina laguntzaren zati bat kentzea «neurrigabeko erabakia» izango litzatekeela ebatzi dute. Halaber, Hiriber egitasmoaren baitan, Euskal Autonomia Erkidegoan berrogeita bat lan egingo direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, eta amaituta dagoen proiektu bakarra Azkoitikoa dela adierazi du.

Egitasmo gora-beheratsua
Jaurlaritzaren erabakiaren bitartez, azken hilabeteetako auzia amaierara iritsiko da. Izan ere, Azkoitiko Udalak 2010. urtean aurkeztu zuen herriko auzoen arteko komunikazioa hobetzeko asmoz osatu zuen proiektua. Egitasmo osoaren xedea Danobat, Jausoro eta Altamira lotzea zen. Lanak zatika egingo zituztela zehaztu zuten, Hiriber proiektuaren baitan. Orain arte egindako lanak lehenengo faseari dagozkionak izan dira. 150 metro inguruko bidea eraiki dute, Martirieta auzorako errepidearen ondoan dagoen aparkalekuetarauno. Lehenengo faseako lanek 1.300.000 euroko aurrekontua izan dute.

Obretarako diru-laguntzak, berriz, 2010eko irailean esleitu zituzten, baina obren exekuzioa ez zen sinatu iazko maiatzera bitartean. Ordutik, Udal Gobernu aldaketa izan da, eta horren eraginez, udaeko alderdien artean eztabaida egon da azkenaldian, elkarri leporatu izan baitiote diru laguntzak galtzearen erantzule zirela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide