Jaia eta parranda izango da nagusi salbatoreetan, gaurtik hasita

Getariako Hitza 2012ko abuztuaren 3a

Iritsi dira Salbatore jaiak Getariako kaleetara, eta gaurtik hasi eta datorren asteartera arte festa giroa eta parranda izango dira herrian protagonista nagusiak. Gainera, aurtengoa konpartsa urtea izango da Getarian; bi urtetik behineko hitzorduari hutsik egin gabe, abuztuaren 6an, astelehenean, Indiako Bollywodeko erritmoz jantziko baitira Getariako kaleak. 78 dantzarik erakustaldi «bikaina» prestatu dute egun horretarako. Bollywood-eko doinuak Bi hilabete daramate konpartsako kideek aurtengo saioa prestatzen. «Aurten berezitasuna bezala, dantzariek koreografiak ikasterako orduan eginiko esfortzua nabarmendu behar dugu. Ikuskizuna 12 koreografiaz osatuta egongo d,a eta iraupenari dagokionean inoiz egin den konpartsarik luzeena izango da», azaldu dute Getariako Konpartsako Batzordeko kideek. Getarian Salbatore jaietan egiten den moduko konpartsa «oso gutxi daude Euskal Herrian». Horregatik, antolatzaileek eskualdeko herritarrak emankizuna ikustera gonbidatu dituzte. «39 neskak eta 39 mutilek parte hartuko dute Isaak Aranberrik prestatu duen ikuskizunean». Arduradunak azaldu dutenez, dantzariez gain, laguntzaile, antolatzaile, soinu teknikari eta beste hainbat pertsonaren lanari esker izaten da posible bi urtetik behin maila horretako ikuskizuna antolatzea. «Denera 100 lagunetik gora gara. Getaria herri txikia dela kontuan hartuta, izugarrizko jende bolumena da hori». Aurrekontua %30 txikiagoa Udal ordezkariek pasa den astean, Salbatore jaien aurkezpenean jakinarazi zutenez, aurten iaz baino%30 gutxiago gastatuko du Getariako Udalak Salbatore Jaietan, denera 45.000 euro. «Urte hasieran [...]

Konpartsakoak dantzan

Aurten konpartsak Bollywood izango du gai nagusia; 12 koreografia dantzatuko dituzte 78 dantzarik (Argazkia: Artzape)

Iritsi dira Salbatore jaiak Getariako kaleetara, eta gaurtik hasi eta datorren asteartera arte festa giroa eta parranda izango dira herrian protagonista nagusiak.

Gainera, aurtengoa konpartsa urtea izango da Getarian; bi urtetik behineko hitzorduari hutsik egin gabe, abuztuaren 6an, astelehenean, Indiako Bollywodeko erritmoz jantziko baitira Getariako kaleak. 78 dantzarik erakustaldi «bikaina» prestatu dute egun horretarako.

Bollywood-eko doinuak
Bi hilabete daramate konpartsako kideek aurtengo saioa prestatzen. «Aurten berezitasuna bezala, dantzariek koreografiak ikasterako orduan eginiko esfortzua nabarmendu behar dugu. Ikuskizuna 12 koreografiaz osatuta egongo d,a eta iraupenari dagokionean inoiz egin den konpartsarik luzeena izango da», azaldu dute Getariako Konpartsako Batzordeko kideek.

Getarian Salbatore jaietan egiten den moduko konpartsa «oso gutxi daude Euskal Herrian». Horregatik, antolatzaileek eskualdeko herritarrak emankizuna ikustera gonbidatu dituzte.
«39 neskak eta 39 mutilek parte hartuko dute Isaak Aranberrik prestatu duen ikuskizunean».

Arduradunak azaldu dutenez, dantzariez gain, laguntzaile, antolatzaile, soinu teknikari eta beste hainbat pertsonaren lanari esker izaten da posible bi urtetik behin maila horretako ikuskizuna antolatzea. «Denera 100 lagunetik gora gara. Getaria herri txikia dela kontuan hartuta, izugarrizko jende bolumena da hori».

Aurrekontua %30 txikiagoa
Udal ordezkariek pasa den astean, Salbatore jaien aurkezpenean jakinarazi zutenez, aurten iaz baino%30 gutxiago gastatuko du Getariako Udalak Salbatore Jaietan, denera 45.000 euro. «Urte hasieran iragarri genituen murrizketa zorrotzek eragina izan dute aurtengo jaien aurrekontuan, arduraz jokatzeko uneak direla ulertzen baitugu».

Horretaz gain, 2012ko Salbatore jaiak antolatzerako orduan herritarrek izan duten parte-hartzea ere nabarmendu zuten udaleko ordezkariek jaien aurkezpenean. «Apirilean hasi ginen bi astetik behin herritarrekin eta eragileekin elkartzen. Gure helburua herritarren gustuko jaiak antolatzea izan da, eta horretarako herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla uste dugu. Getariarren inplikazioa da festen arrakastaren giltza».

—————————–

‘Txalupa remember’ festa antolatu dute astearterako

Eskualde osoan zehar ezaguna izan zen Txalupa, Getariako dantzalekua. Hori gogorarazteko
eta omenalditxo bat egiteko Txalupa remember festa ospatuko dute datorren asteartean Getariako Berdura plazan, Salbatore jaietan.

1968. urteko udan ireki zituen ateak Txalupa dantzalekuak Herrerieta kalean, eta 1990. urtean itxi zuten arte gazte ugari pasa ziren bertatik. «Hainbat bikote sortu zen bertan; horiek batez ere igande arratsaldean ilaran itxaron ostean el agarrado dantzatzera joaten ziren», azaldu dute festaren antolatzaileek. Txalupan pasatako unean berriz gogoratu nahi dituztenek, horretarako aukera aproposa izango dute astearteko festan.

Egitaraua
Abuztuak 3, gaur. Gazteen eguna
-12:00. Jaien hasiera, kanpai hotsak eta suziriak.
-12:00. Txosnen irekiera, kalez kale trikitilariek alaituta.
-14:00. Gazte bazkaria, Berdura plazan.
-18:00. Festetako IV. Baltsa Karrera, dike berriko zabalgunetik altxerriraino.
Antolatzailea: Getaiko Gazte Asanblada.
-Ondoren. Moilatik abiatuta, Orioko batukada.
-Jarraian. Buruhandiak kalez kale.
-22:00. Arantza eta Pantxoren emanaldia, herriko plazan.
-Jarraian. Bertsio Gaua, plazan. Low Riders taldearen kontzertua.
-23:00. Txosnetan kontzertuak: Bellator, Rapa Nui, Jake Mate eta Street Boys Army.

Abuztuak 4, bihar. Ikurriñaren eguna
-09:30. II. Futbito Txiki Txapelketa, herriko frontoian.
-17:00. Koadrilen arteko II. Euskal Zorolinpiadak, frontoian.
-Ondoren. Sugarri show, kalez kale.
-19:30. Preso eta iheslarien aldeko eguna, txosnetan:
-19:30. Inpernupeko Joareak herria esnatzen, txosnetatik.
- 20:00. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia.
-20:30. Bertso saioa. Bertsolariak: Maialen Velarde, Estitxu Eizagirre, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. Antolatzailea: Getaiko Herrira Bilgunea.
-22:00. Zezensuzkoa, plazan eta frontoian.
-23:00. Rock Gaua: Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ.
-23:00. Kontzertuak: MKT eta Hotzikara, besteak beste.

Abuztuak 5, igandea. Koadrilen eguna
-10:00. Koadrilen arteko XVI. Marmitako Txapelketaren hasiera, herriko plazan.
-12:00. Aranguren Ibarreko erraldoi eta kiliken konpartsa gaiteroekin, kalez kale
-13:30. Marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa.
-14:30. Harritarten, koadrilen arteko herri bazkaria.
-Bazkalostean. Izer eta Alabieren emanaldia.
-Jarraian. Aulki jokoa, txosnetan.
-Ondoren. Herri batukada, Harritarten hasita.
-19:30. Trikitilariak, kalez kale.
-22:00. Monologoak, txosnetan.
-23:00. DJonekin diskofesta, herriko plazan.
-00:00. Ikurriñaren goratzea, herriko abesbatza eta musika bandak girotuta.
-Jarraian. DJonekin diskofesta, herriko plazan.
-Ondoren. Karma taldearekin erromeria, txosnetan.

Abuztuak 6, astelehena. Salbatore deunaren eguna
-09:30. Getariako Musika Bandarekin diana.
-11:00. Getariako Abesbatzak meza nagusia abestuko du, Jazinto Isastiren zuzendaritzapean.
-12:00. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.
-12:30. Harritarten, Getariako Musika Bandaren kontzertua, Ismael Conderen zuzendaritzapean.
-12:30. Gaztetxoen Xake Txapelketa eta erakustaldia, Berdura plazan.
-17:30. Salbatore Deunaren XV. Pilota Txapelketako finalak, herriko frontoian. Antolatzailea: Gure Txeru.
-18:00. Plazan, Zirika Zirkus taldearen eskutik Zirika Zirkaos haur antzerkia.
-20:00. Kantu poteoa, txosna guneak antolatuta.
-23:00. Getariako konpartsaren Bollywood  emanaldia.
Ibilbidea: Portua-Artzape-Kale Nagusia- herriko frontoia.
Koreografia Isaak Aranberrirena da.
-Jarraian. Bide batez taldearekin erromeria, plazan.
-02:00. Karaokea txosnetan.

Abuztuak 7, asteartea. Haurren eguna
-Goizean goiz. Eusko Labeldun txahala erretzea, plazan.
-09:30. Gazte Alaiak txistulariekin diana.
-11:00-13:30. Haur parkea, frontoian eta Harritarten.
-12:00. Atun jana eta sagardoa txotxetik, Berdura plazan.
-12:00. Getariako trikitilariak eta Gazte Alaiak txistulariak, kalez kale.
-13:30. Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano, udaletxeko balkoi azpiko balkoitik bertsotan.
-16:30- 19:00. Haur parkea, frontoian eta Harritarten.
-Jarraian. Playbacka haurrentzat, Harritarten.
-19:00. Euskal okelaren pintxo dastaketa, plazan.
-19:30. Zumai txaranga, kalezkale.
-22:00. Zezensuzkoa, plazan eta frontoian.
-23:00. Txalupa Remember Salbatore amaierako festa, Berdura plazan.
-00:00. Bandera jaitsiera, Getariako Musika Bandarekin.
-Ondoren. Txalupa Remember festaren jarraipena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide