Orioko 22. estropada, larunbatean

Urola Kostako Hitza 2012ko abuztuaren 3a

Orioko 22. estropada jokatuko da bihar,  18:00etatik aurrera. Getariako Txakolina Ligako zazpigarren estropada puntuagarria izango da.  Lehenbizi, Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligako estropada jokatuko da, eta KAE 1 ligako lehen txandei ekingo diote gerora, 18:15a aldean.  Oriok hirugarren txanda, ohorezkoa, jokatuko du. Argazkian, KAE ligako presidente Esteban Goitia, Ibon Huegun OAEko presidentea, Beñat Solaberrieta Orioko alkatea eta Inmobiliaria de Orioko ordezkaria, atzo Orioko 22. estropadaren aurkezpenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide