Zarauzko igeriketa eta triatloi taldeek antolatuta, Ainhoa Muruak parte hartuko duen Olinpiar Jokoen baitako triatloi proba ikusteko aukera izango da larunbatean. Zuzenean eskainiko dute saioa, Antoniano aretoan jarriko duten pantaila erraldoiaren bidez. 09:00etan hasiko da lehian triatleta zarauztarra, Londresen (Ingalaterra). 10:00etatik aurrera ikusi ahalko da, beraz, Zarautzen aipatu proba.
