Donostiako Aste Nagusian ‘Argi Ilun’ ikuskizuna eskainiko du Harribilek

Urola Kostako Hitza 2012ko abu. 2a, 10:52

Orioko Harribil dantza taldea pixkana bere tokia hartzen ari da dantza munduan eta etxean ez ezik, udan zehar herritik kanpo ere hainbat ekitaldia izango dituzte. Orioko dantza konpainiak, apirilean estreinatu zuen Karela Kiroldegian Argi Ilun izeneko ikuskizuna eta udan zehar ikuskizun hori beste hainbat herritan aurkezteko aukera sortu zaie. Hiru hitzordu garrantzitsu Udan zehar Harribilek egin behar duen lehen erakustaldia, Itziarko festen baitan izango da abuztuaren 5ean, igandean, 22:00etan. Ondoren,  abuztuaren 8an Aian izango dute  hitzordua, 22:00etan herriguneko pilotalekuan. Azkenik, abuztuaren 17an, Donostiako Aste Nagusiko egitarauaren baitan 20:00etan Argi Ilun ikuskizuna aurkeztuko dute Alde Zaharreko Konstituzio plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide