Konpostarako bi toki prestatuko dituzte Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2012ko abuztuaren 1a

Joan den ostiralean Aizarnazabalgo Udaleko arduradunek bilera egin zuten herritarrekin, hondakin organikoarekin autokonposta egiteko moduari buruz. Izan ere, herrian autokoposta egiteko bi toki komunitario prestatuko ditu udalak: bata Amillubi bidean eta, bestea, berriz, frontoi berriaren atzean. «Adituen ustez», sistema hori da Aizarnazabalerako «egokiena», eta hori martxan jartzeko lanean maiatzean hasi ziren. Autokoposta egin eta jarriko dituzten bi toki komunitarietara bota ahal izateko izena udaletxean eman behar dute herritarrek. Herritarrek ekimenari «harrera ona» egin diotela eta autokonposta egitera «animatzen» ari direla esan du Alvaro Villar Aizarnazabalgo alkateak. Hondakinak bereizita jasotzeko martxan jarri duten ekimen berri honetan, oraingoz hamalau lagunek dute izena emanda. Hondakin organikoa bereizita bilduko dute herritarrek, kuboetan. Eta, ondoren, konposta egiteko toki komunitarioetara eramango dute. Tokien mantenuaz herritarrak arduratuko dira: «Autokoposta gune bakoitzak arduradun bat edukiko du». Herriguneko bi konpostaguneak laster martxan jarriko dituztela azaldu du Villarrek. «Jendeak parte hartzeko prestutasuna azaldu du. Oraindik behintzat, kontrakorik ez zaigu azaldu. Gainera, gaur egun ere etxean jende askok egiten du konposta. Azken batean gauza sinple bat da, eta etxean sortzen dugun hondakin organikoa bereizita jasotzea du helburu».

Frontoiaren atzealdea

Frontoi berriaren atzean jarriko dute konposta gune komunitario bat (Argazkilaria: Nerea Uranga)

Joan den ostiralean Aizarnazabalgo Udaleko arduradunek bilera egin zuten herritarrekin, hondakin organikoarekin autokonposta egiteko moduari buruz. Izan ere, herrian autokoposta egiteko bi toki komunitario prestatuko ditu udalak: bata Amillubi bidean eta, bestea, berriz, frontoi berriaren atzean. «Adituen ustez», sistema hori da Aizarnazabalerako «egokiena», eta hori martxan jartzeko lanean maiatzean hasi ziren.

Autokoposta egin eta jarriko dituzten bi toki komunitarietara bota ahal izateko izena udaletxean eman behar dute herritarrek. Herritarrek ekimenari «harrera ona» egin diotela eta autokonposta egitera «animatzen» ari direla esan du Alvaro Villar Aizarnazabalgo alkateak. Hondakinak bereizita jasotzeko martxan jarri duten ekimen berri honetan, oraingoz hamalau lagunek dute izena emanda.

Hondakin organikoa bereizita bilduko dute herritarrek, kuboetan. Eta, ondoren, konposta egiteko toki komunitarioetara eramango dute. Tokien mantenuaz herritarrak arduratuko dira: «Autokoposta gune bakoitzak arduradun bat edukiko du».

Herriguneko bi konpostaguneak laster martxan jarriko dituztela azaldu du Villarrek. «Jendeak parte hartzeko prestutasuna azaldu du. Oraindik behintzat, kontrakorik ez zaigu azaldu. Gainera, gaur egun ere etxean jende askok egiten du konposta. Azken batean gauza sinple bat da, eta etxean sortzen dugun hondakin organikoa bereizita jasotzea du helburu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide