Irarretak irabazi du Aizarnazabalgo Kintopeko Sariketa

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 31

  Aizarnazabalgo 2012ko Kintopeko Sariketa egin dute hamaseigarren aldiz, eta Patxi Irarreta errenteriarrak irabazi du txapelketa. Azken momentuko ezustekoarekin amaitu da idi dema; izan ere, Iñaki Lopategi Billenarra zen txapelketako faborito nagusia, baina azkenean laugarren postuan amaitu du saioa. Oliden oriotarra, berriz, bigarren geratu da, lehenengoa baino bi plaza gutxiago eginda. Izan ere, Irarretak 49 plaza eta laurden bat egin zuen pasa zen larunbateko saioan, eta oriotarrak, berriz, 47 plaza eta erdi egin zituen. Hori hala izanik, errenteriarrak 1.300 euroko saria, manta eta trofeoa jaso du, eta oriotarrak, berriz, 1.100 euro eta trofeoa. Hirugarren postuan, berriz, berdinketa izan da Intxaurburu hernaniarraren eta Lopategiren artean. Biek atzo gauean jokatu zuten, eta biek ala biek egin zituzten 47 plaza. Halako kasuetan lehenago jokatzen duen probazaleak izan ohi du lehentasuna, eta beraz, Intxarburuk jaso du hirugarren saria; 960 euro eta trofeoa, hain zuzen ere. Olidenekin batera, eskualdeko beste bi probazale ere izan dira Aizarnazabalen; Isidro erretegia azkoitiarra eta Arzadun aiarra, baina horiek ez dute lortu lehen postuetan sailkatzea. Joan zen ostiraletik atzora bitartean jokatu dute Kintopeko Sariketa, eta antolatzaileek txapelketaren parte hartzea azpimarratu dute, guztira 12 lagun lehiatu baitira. Halaber, ikusle aldetik ere «harrera ona» izan duela adierazi dute, batez ere atzoko saioan, [...]

 

Aizarnazabalgo 2012ko Kintopeko Sariketa egin dute hamaseigarren aldiz, eta Patxi Irarreta errenteriarrak irabazi du txapelketa. Azken momentuko ezustekoarekin amaitu da idi dema; izan ere, Iñaki Lopategi Billenarra zen txapelketako faborito nagusia, baina azkenean laugarren postuan amaitu du saioa. Oliden oriotarra, berriz, bigarren geratu da, lehenengoa baino bi plaza gutxiago eginda. Izan ere, Irarretak 49 plaza eta laurden bat egin zuen pasa zen larunbateko saioan, eta oriotarrak, berriz, 47 plaza eta erdi egin zituen. Hori hala izanik, errenteriarrak 1.300 euroko saria, manta eta trofeoa jaso du, eta oriotarrak, berriz, 1.100 euro eta trofeoa.

Hirugarren postuan, berriz, berdinketa izan da Intxaurburu hernaniarraren eta Lopategiren artean. Biek atzo gauean jokatu zuten, eta biek ala biek egin zituzten 47 plaza. Halako kasuetan lehenago jokatzen duen probazaleak izan ohi du lehentasuna, eta beraz, Intxarburuk jaso du hirugarren saria; 960 euro eta trofeoa, hain zuzen ere.

Olidenekin batera, eskualdeko beste bi probazale ere izan dira Aizarnazabalen; Isidro erretegia azkoitiarra eta Arzadun aiarra, baina horiek ez dute lortu lehen postuetan sailkatzea.

Joan zen ostiraletik atzora bitartean jokatu dute Kintopeko Sariketa, eta antolatzaileek txapelketaren parte hartzea azpimarratu dute, guztira 12 lagun lehiatu baitira. Halaber, ikusle aldetik ere «harrera ona» izan duela adierazi dute, batez ere atzoko saioan, orduan jokatzen zutelako faboritoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide