Jaime Caballero eta Irati Mendia izan dira bizkorrenak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Getariako Hitza 2012ko uzt. 30a, 11:48

Atzo eguerdian Getaria eta Zarautz arteko itsaso tartea ehunka igerilarik hartuta egon zen ordubete inguruan. 42. aldiz ospatu zen Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia, eta 1.400 lagunek hartu zuten parte. 2.800 metroko proba egiten gizonezkoetan bizkorrena Jaime Caballero donostiarra izan zen, 35:20 denborarekin. Haren atzetik iritsi zen Pablo Etxeberria Arano azpeitiarra. Senior mailan bera izan zen lehen gizonezkoa (aurten 15 urte abenduan beteko ditu). Hirugarren postua Adnan Mustafic-ek lortu zuen. Aurreko hiru urteetan berak irabazi zuen proba hau. Emakumezkoetan Irati Mendia izan zen azkarrena, eta denbora bikaina egin zuen: 36:54. Hala, gizonezkoak ere kontuan hartuta, bosgarren iritsi zen helmugara Mendia.

Irati Mendia helmugarantz korrika (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

Atzo eguerdian Getaria eta Zarautz arteko itsaso tartea ehunka igerilarik hartuta egon zen ordubete inguruan. 42. aldiz ospatu zen Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia, eta 1.400 lagunek hartu zuten parte. 2.800 metroko proba egiten gizonezkoetan bizkorrena Jaime Caballero donostiarra izan zen, 35:20 denborarekin. Haren atzetik iritsi zen Pablo Etxeberria Arano azpeitiarra. Senior mailan bera izan zen lehen gizonezkoa (aurten 15 urte abenduan beteko ditu). Hirugarren postua Adnan Mustafic-ek lortu zuen. Aurreko hiru urteetan berak irabazi zuen proba hau.

Jaime Caballero uretatik irteten (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

Emakumezkoetan Irati Mendia izan zen azkarrena, eta denbora bikaina egin zuen: 36:54. Hala, gizonezkoak ere kontuan hartuta, bosgarren iritsi zen helmugara Mendia.

Pablo Etxeberria azpeitiarra, seniorren podiumean lehen postuaren saria jasotzen (Argazkia: Izarraitz Igeriketa Elkartea)

Umeek ere izan zuten igeri egiteko aukera Getariako moila inguruan (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

1.400 part-hartzaile izan ziren atzoko proban, eta lehia bizia izan zen batzuen artean helmugara bidean (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide