Placido Domingo tenore eta baritonoak Getariako Balentziaga museoa bisitatu du gaur eguerdian, bere ama Pepita Embilen inguruan egiten ari diren dokumental batean harira. Pepita Embil (Getaria, 1918- Mexiko 1994) garaiko zarzuela abeslaririk garrantzitsuenetakoa izan zen eta Zarzuelaren erregina izeneko dokumentala sortzen ari dira Embilen bizitzako aspektu ezezagunak herritarrei ezagutarazteko.
Goizean zehar Placido Domingok Getariako kaleetan zehar paseatu du eta ondoren Balentziaga Museora hurbildu da bere amaren lagun mina zen Cristobal Balentziagaren lana bertatik bertara ikustera. Museoaren atarian aurreskua dantzatu diote eta Getariako alkate Nika Lertxundik opari bat eman dio abeslariari Getariako herriaren izenean.
