Zumaia Salegi Jatetxea traineruak bi bandera irabazi ditu asteburuan

Urola Kostako Hitza 2012ko uztailaren 30a

Eskualdeko traineruak estropadaz estropada ibili dira asteburuan. Zumaiako Salegi Jatetxea traineruak bi bandera irabazi ditu; Gipuzkoako Ligako estropada Pasaian eta Euskotren Ligako bosgarren estropada Getxon. Zumaiako Arraun Elkarteko gizonezkoen traineruak, bestalde, TKE Ligan oso lan ona egin du asteburuan, larunbatean zortzigarren eta igandean zazpigarren postuan sailkatzea lortu baitzuen. Zumaiarrak, TKE Ligan jarraitzeko kanporaketatik ihes egitetik gero eta gertuago daude. KAE1 Ligan, berriz, Oriok nagusitasuna erakutsi du eta bi bandera irabazi ditu. Larunbatean Getariako III. Estropada eta igandean El Corte Ingles Ikurriña BBK sari nagusia Lekeition. Euskadiko Txapelketa Orion Bihar eguerdian ere arraun hitzordua izango dute eskualdeko hainbat taldek. Zumaiako gizonezkoen eta emakumezkoen traineruek eta Getaria-Tolosak Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute Orion. Zumaiako Arraun Elkarteko presidente Goikoetxearen iritziz, «gizonezkoek lan txukuna egitea da helburua. Emakumezkoen kasuan, berriz, lehia estua izango da Euskal Herriko Txapelketan; bandera lortzeko aukerak badaude baina horretarako estropada irabazi beharra dago»

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide