Kutxa Torneora sailkatzea lortu du Jon Juaristi erremontista zarauztarrak. Larunbatean Galarretan jokatutako partidan 30-12 irabazi zion Xanti Aizpuruari. Sailkapeneko finala zen, Prebia Kutxa 2012 lehiaketako finala, eta garaipenari esker onenen artean lehiatzeko aukera izango du.
