Haurren Euskal Jai Eguna ospatu zuten azpeitarrek atzo, eta goizetik iluntzera bitartean ez zuten aspertzeko astirik izan umeek. Izan ere, goizean erraldoien kalejira izan zuten, parrokiatik irtenda, eta Euskal Herriko 15 herritako erraldoiak izan ziren kaleetan zehar. Ondoren, berriz, dantza txapelketa izan zuten plazan.
Aurten, gainera, Marea Arrosaren olatuaren baitan, Umeen Egunerako ekitaldiak antolatu dituzte, eta haurren bazkaria, jolasak eta erromeria egin dituzte begiraleekin. Hala nola, 200 ume inguruk hartu dute horretan parte.

