Zestoako Arroa Goia auzoan santanak ospatzen ari dira egunotan, eta gaur umeak dira protagonista; izan ere, horiei zuzendutako hamaika ekitaldi izango dituzte auzoan. Hala nola, goizean zirko eskola izan dute frontoian, eta dozenaka umek jolastu dute Puxka Muxka Zirkusekin. Arratsaldean, berriz, haurrentzako jolasak izango dira, eta ondoren txokolatada izango da bertaratzen diren guztientzat. 19:00etan, berriz, Gorriti eta bere abereen saioa izango da, eta gauean musika izango da nagusi, Obaneuke erromeria taldearen eta Imanol Dj Pajaritoren eskutik. Gauak, ordea, luze joko du, eta 06: 30ean txokolatada izango dute.
Arroa Goiko jaiak bihar amaituko dira; hona egitaraua:
Uztailak 29, igandea.
-10:00. Meza.
-11:00. Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30etarako Herri Etxe elkartera eraman beharko da).
-11:30. Laranjadi txaranga.
-Jarraian. Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olabarri, Azketa, Igartza Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza (herritarrei baserritarrez janztea eskatu zaie).
-12:00. Esku pilota partida. Eskuz binaka: Zubizarreta eta Salegi, Adonis eta Aranberriren aurka; eskuz banaka: Artetxe Loiolaren aurka.
-16:00. Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa.
-19:00. Karmelo Matrakaren omenez herri kirol saioa: Aizkoran: Agite eta Bihurri, Zubizarreta eta Castroren aurka. Harri jasotzen: Joseba Ostolaza Ostolaza II eta Mikela.
-22:30. Jaiei amaiera emateko Imanol DJ Pajaritoren emanaldia plazan.




