Udan beste zenbaitetan egin duten bezala zinema saioak ere egingo dituzte aurten ere. Hurrengo emanaldia uztailaren 31n, asteartean, izango da eta hondartzan emango dute filma. Kung Fu Panda II ikusi nahi dutenek, beraz, 22:30ean hondartzara gerturatu baino ez dute egin behar.
Aurreko filmeko abenturen ondoren, Po Bakearen bailaran egongo da kung fuko maisu diren bere lagunekin. Baina pertsonaia zital bat iritsi eta potentzia handiko arma batekin Txina konkistatzeaz gain, kung fu borroka artea suntsitu nahiko du. Pok bere lagunekin batera gaindituko duela uste arren ez du lortuko eta iraganera itzuli beharko da sekretuen bila, horrela baino ez baitu irabaziko.
Marrazki bizidunetako film honek ordu eta erdiko iraupena izango du.